ENKARTERRIETAKO MUSEOAK IBILBIDE GIDAUA ANTOLATU DAU ZALLAKO ONDARE HISTORIKOAN ZEHAR

  • Sei kilometroko ibilbidea “Zalla Harriz Harri” proiektuaren barruan dago, eta apirilaren 17an Errege Galtzada zaharra zeharkatuko dau.

 

(Abellaneda, 2026ko martiaren 31) Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagoan Enkarterrietako Museoak, datorren barikuan, apirilaren 17an, egingo dau “Zalla Harriz Harri. Gure herriaren memoria” proiektuaren bigarren ibilbide gidaua. Jarduerea Zallako Udalagaz alkarlanean antolatu da, eta XV. mendetik gaur egunera arte udalerriak dauen ondare aberatsa zabaltzea dau helburu.

Ibilbidea goizeko 10:00etan hasiko da Mimetizko San Migel eleizan eta oinezko sei kilometroko distantzia beteko dau Errege galtzada zaharraren trazadureari jarraituz. Jardunaldian zehar, parte-hartzaileek arkitektura eta kultura mugarriak ikusi ahal izango ditue, Murga Jauregia –gaur egungo udaletxea–, Zariketeko San Pedro baselizea (XI. mendea), Maristak ikastetxea eta Granja-Eskola zaharra, besteak beste. Modu berean, ibilbideak Gobeoko XVI. eta XVII. mendeetako torre, baserri eta jauregi moltsoa ezagutzeko aukerea emongo dau. Jarduerea lehenengo aitamen historikoa XV. mendekoa dauen Bolunburuko burdinola zaharraren aztarna arkeologikoetan amaituko da.

Ibilbide honetan parte hartzea doakoa da, baina derrigorrezkoa da aldez aurretik izena emotea museoaren webgunean dagoan formularioaren bidez, eta parte-hartzaile bakotxak eskabide bat bete beharko dau. Alkargunea Mimetizko San Migel eleizea izango da eta jarduerea 13:00etan amaitzea aurreikusten da.