ENKARTERRIETAKO MUSEOAK OINEZKO IBILBIDE ZIRKULARRA ANTOLATU DAU MAIATZAREN 20RAKO ABELLANEDAKO INGURUMEN ETA ONDARE INGURUNEAN

  • Ekimen kulturala urtero maiatzaren 18an ospatzen dan Museoen Nazioarteko Eguneko ekitaldien barruan dago.

 

(Sopuertan, 2023ko maiatzaren 9an). Bizkaiko Batzar Nagusien jaubetzakoa dan Enkarterrietako Museoak oinezko ibilbide zirkularra antolatu dau maiatzaren 20rako, zapaturako, Abellanedako monumentu moltsoak ezkutetan dauen kultura-, natura- eta landa-ondarea ezagutarazoteko. Ondare hori Enkarterrietako museoak berak, Enkarterriko Batzar Etxeak eta paisajearen ikuspegitik balio handia dauen inguruneak osotzen dabe.

Jarduera horregaz, Enkarterriko museoak bat egingo dau maiatzaren 18an ospatzen dan Museoen Nazinoarteko Egunagaz. “Museoen Erroak. Jasangarritasuna museoen sustraietan” leloagaz, Bizkaiko museoek jasangarritasuna azpimarratu gura izan dabe, Museoen Nazinoarteko Kontsejuak aurton eskatu dauen lez.

Enkarterrietako Museoak hainbat jardueraren bitartez lantzen dau ingurunearen jasangarritasunaren eta zaintzaren arloa, adibidez, material jasangarriak eta berrerabilitako materialak erabilten ditu, bai erakusketetan, argitalpenetan, kultur ibilbideetan eta jarduera pedagogikoetan. Bere karbono aztarna murrizteko ekimenen artean, museoak kontsumo txikiko argiztapena eta auto elektrikoak kargetako puntu bat instalau ditu, beste gauza batzuen artean.

Politika horri, ingurumena errespetetako eta kontserbetako idea horretan sakontzen dauen hiru ordu inguruko kultur ibilbidea gehitu gura deutso Enkarterriko museoak. Ibilbidea Abellanedatik abiauko da eta Bezi auzora (Sopuerta) iritsiko da. Bertan, landa arkitektura erakutsiko da eta San Kosme eta San Damian eleiza ikusgarria bisitauko da. Enkarterrietako museora itzuli ostean, www.enkarterrimuseoa.eus webgunean ibilbide horretan izena emon dabenak, Batzar Etxea eta museoaren eraikina barru hartzen dituan Abellanedako monumentu moltsoan sartuko dira. Enkarterrietako museoaren barruan daborduko, izena emon dabenek aldi baterako “George Alexander Dick. Ingeniari alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean” aldi baterako erakusketea disfrutau ahal izango dabe.

 

MUSEOEN NAZINOARTEKO EGUNA BIZKAIAN

Museoen Nazinoarteko Eguna (MNE) orain dala 40 urte baino gehiagotik antolatzen da urtero maiatzaren 18an. Helburua, kultur trukerako eta kulturak aberasteko museoak bitarteko garrantzitsuak dirala kontzientzietea da, bai eta herrien artean alkar ulertzea, lankidetzea eta bakea garatzeko be.

Herritarrek Bizkaiko museoen aniztasuna ezagutzeko aukerea dabe www.museoeneguna.eus webgunean. Bizkaiko Foru Aldundiak sustautako webgune horretan, lurraldeko museoek egun hori ospatzeko eskaintzen dituen jarduerak be zehazten dira. Enkarterrietako Museoaren dobako jardueran disfrutetako aldez aurretik izena emon behar da www.enkarterrimuseoa.eus webgunean.

Lotutako estekak: