LEHENDAKARIAK 1937KO BONBARDAKETATIK BIZIRIK URTEN EBAN GERNIKAKO ARBOLEAREN XILOGRAFIA JASO DAU BATZAR ETXEAN

(Gernika-Lumon, 2026ko jorrailaren 26an). Bizkaiko Batzar Nagusiak, Gernikako bonbardaketearen 89. urteurrena gogora ekarteko jardunaldiaren barruko ekitaldi sinbolikoenetako baten protagonistak izan dira gaur arratsaldean. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak 1937ko apirilaren 26ko aideko erasotik bizirik urten eban Gernikako Arbolearen xilografia emon deutso Imanol Pradales Gil Lehendakariari.

Ekitaldi instituzionala Zalloko hilerrian bonbardaketearen biktimei omenaldia egin eta gero hasi da. Une nagusia gaur egungo Gernikako Arbolearen barrutian izan da. Euskal askatasunen sinboloaren aurrean, Otaduik xilografia emon deutso Lehendakariari. Bere balio historiko eta emozional handiarengaitik nabarmentzen dan lana da, gaur 89 urte foru uribilduak jasan eban bonbardaketa suntsitzailearen ostean iraun dauelako.

Lehendakariak xilografia hori Batzar Etxean jasota indartu egiten da erakundeek memoria historikoagazko eta Gernikak Euskal Herriarentzat daukan bake ondareagazko daben konpromisoa.