IBARRETXE LEHENDAKARIAK 1937KO BONBARDAKETATIK BIZIRIK URTEN EBAN GERNIKAKO ARBOLEAREN XILOGRAFIA JASO DAU

(Gernikan, 2026ko bagilaren 5ean). Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak 1937ko apirilaren 26ko aideko erasotik bizirik urten eban Gernikako Arbolearen siluetea jasoten dauen xilografia emon deutso Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakariari Gernikako Batzar Etxean.

Haretx zaharraren enborra marketan dauen piezea emoteko ekitaldi txikia Gernikako Batzar Etxean egin da. Gernikako Arbolearen, euskal askatasunen sinboloaren aurrean, Otaduik, orain dala 89 urte Gernikak jasan eban bonbardaketa suntsitzailearen ostean onik urten eban enborraren soslaia erakusten dauelako balio historiko eta emozional handiarengaitik nabarmentzen dan xilografia emon deutso Lehendakariari.

Xilografia hau Batzar Nagusiek emoten daben holango laugarrena da, joan dan jorrailaren 26an, Gernikako bonbardaketearen urteurrenean, Imanol Pradales Gil Lehendakariak jaso  ebanaren, maiatzaren 21ean Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak Gerediagako Batzar Etxean jasotakoaren eta atzo Patxi López Álvarez Lehendakariari Abellanedako Batzar Etxean emon jakonaren ostean.