MUNDUKO HAINBAT HERRIALDETAKO FOLKLOREA GERNIKAKO BATZAR ETXEAN ALKARTU DA

  • Portugaleteko Nazinoarteko 47. Folklore Jaialdiko parte-hartzaileek Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza ofiziala bisitau dabe gaur.

 

(Gernikan, 2022ko garagarrilaren 19an). Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Gernikako Batzar Etxean egin deutse harrerea egun honeetan Portugaleteko Nazinoarteko 47. Folklore Jaialdian parte hartzen ari diran taldeei. 

Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Gernikako Arbolea ezagutzeko aukerea izan dabe hogeita hamar bat dantzarik, Ginea Bissautik, Boliviatik, Georgiatik eta AEBetako New Orleansetik etorritakoak; Portugaleteko Elai Alai alkarteko kide batzuk be bertan izan dira.

Foru parlamentua, beraz, munduko leku askotako kulturen topagune bihurtu da, Gernikan bildu dira-eta atzo Ezkerraldean euren kultur aztarna ixten hasi ziran musika eta dantza taldeen ordezkariak. Euskal kulturan murgiltzeko aukerea izan dabe, Elai Alai dantza taldeko  kideen bitartez.

Portugaleteko jaialdiari esker, ezagutu ahal izan ditugu dantza egiten eta musika joten etorri diran taldeen herrietako folklorea, musikea eta tradizinoak.Euskal kulturea kanpoan erakusteko be balio izan dau jaialdiak, nazinoarteko talde horreek Bizkaira egindako bisitaren bidez jaso daben ezagutzari esker. Gernikako Batzar Etxeak ezkutatzen dituan altxorrak ezagutarazotea modu egokia izango al da gure mugetatik kanpoko enbaxadoreak erakarten jarraitzeko.