BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAKO BARDINTASUN TALDEA HURRENGO EMAKUMEEN EZOHIKO BATZARRAREN ZEHETASUNAK AMAITZEN ARI DA

  • Bizkaiko Emakume Hautetsien X. Ezohiko Batzarra martiaren 6an izango da Gernikako Batzar Etxean, eta Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilua sarituko dau.

(Bilbao, 2026ko otsailaren 19) Bizkaiko Batzar Nagusietako Bardintasun Taldeak beste bilera bat egin dau gaur Bilbon, bere II. Bardintasun Planaren, Bizkaiko Batzar Nagusiek genero-ekitateagaz daben konpromiso sendo eta iraunkorra azpimarratzen dauen tresnaren, ezarpenean aurrera egiten jarraitzeko.  Batzar berezi horretan, emakumeen eta gizonen arteko bardintasuna lortzen laguntzen daben erakunde feminista askoren partaidetzarako organoa dan Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluaren lana aintzatetsiko da.

Gaurko topaketak, Bizkaiko Batzar Nagusiek euren erakundearen barruan eta Bizkaiko gizartearentzat eredu lez benetako bardintasun eraginkorra sustatzen jarraitzeko daben borondate politikoa eta teknikoa berresteko balio izan dau.

Topaketea II. Bardintasun Plana osotzen daben 65 hobekuntza-ekintzen eta 22 helburuen barruan sartzen da. Guztiak hiru jarduketa-eremutan (Gobernu Ona, Komunikazinoa eta Eragin Soziala) eta zortzi ildo estrategikotan dagoz batuta. Ildo horreek funtsezko alderdiak jorratzen ditue, besteak beste, genero-ikuspegia integretea, beharginak bardintasunezko bernizagaz kudeatzea, emakumeen ahalduntzea, indarkeria matxistearen kontra burrukatzea eta zainketak aintzatestea.

Bizkaiko Batzar Nagusiek bardintasunagaz daben konpromisoa aitzindaria da, Bizkaiko parlamentua Espainiako Estaduko bigarren erakunde legegilea izan zalako bardintasun plana eukitean, Nafarroakoaren atzetik bakarrik. Bardintasun plana 2017ko udan onartu zan aho batez.