URUGUAIKO ENBAJADOREAK GERNIKAKO BATZARRETXEA BISITAU DAU

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak hartu dau Bernardo Greiver gaur eguerdian.

 

(Gernikan, 2026ko garagarrilaren 17an). Bernardo Greiver Uruguaiko enbajadoreak bisita ofiziala egin dau gaur Gernikako Batzarretxera. Bertan Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak egin deutso harrerea, Rakel Goñi Lácar bigarren lehendakariordegaz batera.  Greiver ibilbidea egin dau Foru egoitzatik, Batzar Nagusietako lehendakariagaz batera, eta Batzarretxeak ordezkatzen dauenari buruzko azalpen zehatzak jaso ditu.

Agurren ostean, taldeak argazkia atara ahal izan dau Gernikako Arbolan eta, ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzearen barrukaldea ezagutu ahal izan dau, Osokoen Aretoan, Beiratearen Aretoan eta Liburutegian geldiuneak eginda. Bere omenez, aurreskua dantzatu da haretx sagraduaren ondoan. Azkenean, diplomatiko uruguaitarrak Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatu dau.

Uruguaiko enbajadoreak Bizkaiko Batzar Nagusietara egin dauen bisita ofiziala ordezkari diplomatikoa egunotan Bizkaiara egiten ari dan eta etorkizuneko lankidetzarako oinarriak finkatzeko helburua dauen bidaia instituzionalaren barruan dago. Topaketa honek Uruguaiko enbajadak garrantzi historiko eta instituzinonal berezia dauen leku bat ezagutzeko dauen nahiari erantzuten deutso.