FEKOORREKO ENPRESA BATZORDEAK ERAKUNDEAK HITZARMEN KOLEKTIBO PROPIOA SINATU DAIALA ESKATU DAU BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN
- Beharginen ordezkariek eskaria egin deutsee Batzar Nagusietako taldeei eta Aldundiari, euren inplikazinoa erakutsi daien, erakundeak lan baldintzak ez hobetzeko estaduko hitzarmenean babesteari itxi deion.
(Bilbon, 2025eko martiaren 27an). Bizkaiko Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarrakazko Hartu-Emonetarako Batzordeak Feekorreko enpresa batzordeko ordezkarien agerraldia bideratu dau gaur, erakunde horretako beharginen eta aniztasun funtzionala daben personen arretaren arloan behar egiten daben beste erakunde batzuetakoen arteko aldeak salatzeko.
Susana Ruiz de Tapia enpresa batzordeko presidenteak Batzar Nagusietako taldeei azaldu deutsenez, Fekoorreko beharginak 2017tik ari dira hitzarmen propioaren alde burrukan. Aniztasun funtzionala ardatz daben Bizkaiko beste enpresa batzuetan, Gorabiden, Apnabin, Aspacen edo Gauden, adibidez, lan-baldintzak hobetu egin dira enpresako hitzarmenen bitartez, baina Fekoorreko beharginen lan-baldintzak Aniztasun Handiko Personen Arretarako Estaduko Hitzarmenak baldintzatzen ditu oraindino, euren eretxiz, Fekoorreko zuzendaritzak ez dauelako enpresa hitzarmenik sinatu gura beharginakaz.
Alde handia dago estadu-mailako hitzarmenaren eta enpresa-hitzarmen propioaren artean. Beharginen ordezkariak, laguntzaile soziosanitario batek FEEKORren eta Bizkaiko beste erakunde batzuetan kobretan dauenaren arteko soldata aldearen kasua azaldu dau. Euren erakundean, oinarrizko soldatea 1.129,7 eurokoa da hilean, % 10eko igoeraren ondoren (aurrekoa 1.027 eurokoa zan); Gorabiden lan eginda, barriz, 2.300 eurokoa. Arestian aitatutako alkarteen urteko lanaldia 1.592 ordukoa da, eta Fekoorreko beharginek 1.660 ordu egiten ditue urtean. Salatu dabenez, ganera, 2024ra arteko erosteko ahalmenaren galerea % 12koa izan da sektoreko beste erakunde batzugaz alderatuta. Ganera, 2012tik antxinakotasun-plusik eta kontziliazino-neurri eraginkorrik ez dabela azpimarratu dabe.
Egoera hori deskribidu ostean, beharginek Bizkaiko Foru Aldundian jarri dabe begiradea, Fekoor baliabideakaz horniduten dauenez “zeharkako” ardurea daukan administrazinoa dalako. Enpresa batzordearen eretxiz, Aldundiak baliabide publikoak jarten ditu eta azpikontratek bizkarra emoten deutsee beharginen eskaerei. Horrez gan, Espainiako Estaduko hitzarmenak prekarizau egiten ditu beharginen lan-baldintzak eta bizi-baldintzak, bai eta artatzen dituen erabiltzaileei emoten deutseezan zerbitzuak eta bizi-baldintzak be.
Egoera hori salatzeko, orain dala urtebete baino gehiagotik hainbat mobilizazino, lan-ixte, greba eta itxialdi egin ditue beharginek, hitzarmen propioa sinatzeko eskatuz. Gaur euren egoeraren barri emoteko Bizkaiko Batzar Nagusietan egotea beste ekintza bat da. Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritzea daben alderdi politikoek euren aldarrikapenak entzun ditue gaur, baina, hainbat taldek egindako galderei erantzunez baieztu dabenez, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako diputatu andreak noiz hartuko zain dagoz. Foru Aldundia inpliketea eskatzen dabe, Fekoor ia % 100ean Bizkaiko Gobernuaren diruagaz finantzetan dalako, Etxegoki eta Arbolarte eguneko zentroen edo bizitza independenteko Savi eta Bizinde programen bitartez zerbitzua emonez.