BBK BIDAIDEAK TALDEAK BAT EGIN DAU BIZKAIKO FORU BARRIAREN 500. URTEURRENAGAZ

  • Talde bizkaitarrak, orain dala gitxi Europako brontzea lortu eta gero, lurraldearen nortasunagaz eta autogobernu sistemeagaz dauen konpromisoa erakutsi dau Ligako partidan.

 

(Bilbon, 2026ko maiatzaren 9an). BBK Bidaideak taldeak ekitaldi sinbolikoa egin dau gaur kantxan, Bizkaiko Foru Barriaren (1526-2026) bosgarren mendeurrenaren ospakizunagaz bat egiteko. Plantillako kideek efemeride horren logotipo ofiziala erakusten dauen kartela jarri dabe, kirol munduak lurraldearen historiagaz eta nortasunagaz dauen konpromisoa azpimarratuz.

Ekimenak mugarri historiko horren garrantzia Bizkaiko gizarteko esparru barrietara eroan gura dau. Foru Barria “Bizkaiko autogobernuaren sistema historiko eta tradizionala” eta bere komunidadearen “nortasunaren ikur garbia” da. “Izan zirelako gara” lelopean, egungo autogobernuaren oinarria dan ondarea balioetsi gura izan dau Bilboko klubak. Testu juridiko horrek, XVI. mendeko garai haretan osoa aurreratuak ziran printzipioak ezarri ebazan, horreen artean bardintasuna legearen aurrean, torturaren debekua eta habeas corpus eskubidea.

Ekitaldi horregaz, taldeak ordezkatzen dituen herritarrakaz dauen loturea indartzen dau eta zabalkunderako beste ekimen batzuakaz bat egiten dau, gaur egun Bilboko Kale Nagusian eta Metro Bilbaoko Zazpi Kaleetako geltokian dagoan Bizkaiko Foru Barriari buruzko erakusketa ibiltaria, adibidez. BBK Bidaideak taldearen keinua Sardiniako Eurocupeko Zortziko Finalean izandako arrakastearen ostean etorri da. Bertan, taldeak brontzezko domina eskuratu eban Dinamo Sassariri 63-75 irabazita.