BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAKO ERAKUSKETA IBILTARIA GALDAKAON EGONGO DA EGUEN HONETARA ARTE ETA GARAGARRILEAN BERMEORA EROANGO DABE

  • Bizkaiko Batzar Nagusien garrantzi politikoa, soziala eta kulturala herritarrei hurbildu gura deutsen “Bizkaiko Batzar Nagusiak, Ezagutuz” erakusketeak bagilaren 30ean amaituko dau Galdakaoko anbulatorioaren ondoan izan dauen egotaldia.

(Bilbon, 2022ko bagilaren 28an). “Bizkaiko Batzar Nagusiak, Ezagutuz” erakusketea Galdakaoko anbulatorioaren ondoan egongo da eguen honetara arte, eta, gero, garagarril osoan zehar Bermeon egongo da. Holan amaituko dau Bizkaiko eskualdeetatik egingo dauen ibilbidea. Galdakaoko herritarrek egun batzuk gehiago izango ditue oraindino Europako sistema parlamentario zaharrenetakoaren garrantzi historikoan, sozialean eta kulturalean sakontzeko.

“Bizkaiko Batzar Nagusiak Ezagutuz”erakusketea formatu handiko 12 panelek osotzen dabe, eta Batzar Nagusiek parlamentu-erakunde moduan daben eskumen-egitura zabala azaltzen da bertan, baita erakundearen kultur ondarea be. Batzar Nagusien lau egoitzetan zeharko (Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga) ibilbidea egiten dau erakusketeak; zehaztasun gehiago emoten ditu Gernikako Batzar Etxeaz, erkundearen egoitza nagusia dalako eta bertan dagoalakozalako, esaterako, Gernikako Arbolea (demokraziaren, askatasunaren eta bakearen euskal sinbolo nagusia) , eta Francisco de Mendietaren “El Besamanos” margolana; kuadro hori osoko bilkuren aretoaren atalburuan dago eta oso berezia da, Europako artean lehenengoz emakume-talde baten erretratua egiten dauelako.