BILBAO FORMARTE ESTUDIOKO ARTISTEK EUREN SORKUNTZAK ERAKUTSIKO DITUE BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN

  • Foru parlamentuko Erakusketa Aretoak “OUTSIDERRA ALA INSIDERRA?” erakusketea jasoko dau gaurtik aurrera, arte marjinalaren etiketak zalantzan jarten dituan eta hainbat pintura estiloren inklusinoa aldarrikatzen dauen 29 sortzaileren artelanen aukeraketea.
     
  • Erakusketea urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan, goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara, astelehenetik barikura.

 

(Bilbon, 2025eko gabonilaren 18an). Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoak, datorren urtarrilaren 16ra arte bisitau ahal izango dan “OUTSIDERRA ALA INSIDERRA?” erakusketa kolektiboa inaugurau dau gaur. Erakusketeak, desgaitasun psikikoa edo intelektuala daben personak arte plastikoen esparruan prestatzera bideratutako Bilbao FormArte artearen sorkuntzarako espazioko 29 artistaren lana biltzen dau.

Erakusketea gaur goizean aurkeztu da Aldundiaren aurrean. Mahaiko kideak, Bilbao FormArteko arduradunak eta artisten kolektiboaren zati handi bat egon diran ekitaldian, Ana Otadui Biterik erakundeen arteko lankidetzea jarri dau balioan, eta azpimarratu dau Bizkaiko Batzar Nagusiek euren instalazinoak eskaintzen dituela, artean oinarrituta oztopoak “talentuagaz, benetakotasunagaz eta etorkizunagaz” apurtzeko.

Batzar Nagusietako lehendakariak, sorkuntza artistikoaren bitartez gizarteratzearen alde Bilbao FormArtek egin dauen funtsezko beharra azpimarratu dau, aniztasun funtzionalagaz erlazionautako estigmak apurtzen dituen “aldaketarako benetako eragile” lez aintzatetsiz. Eta modu berezian zoriondu ditu artistak euren lanetan ikuspegi pertsonala eta originala inprimiduteagaitik, “sormena, batez be, munduan askatasunez egoteko modu bat” dala erakusten dabelako.

Erakusketea desgaitasun psikiko edo intelektualen bat daben sortzaileen kategorizazinoari buruzko hausnarketa kritikoaren inguruan egituretan da. Bilbao FormArtetik adierazo dabenez, persona horreekaz egiten dan lana modu automatikoan OUTSIDER ARTEA (arte marjinala) etiketearen pean sailkatu ohi da, eta termino horrek “etenbako gatazkea” sortzen deutso arte espazioari.

Erakusketeak galdera hau planteetan dau: arte horren ezaugarria “berezkotasuna eta sormen hutsa” bada eta berezko motibazinotik sortzen bada, zergaitik hartzen dira oraindino be outsidertzat bere egileak? Erantzun lez, erakusketeak oso estilo definiduak eta pertsonalak hedatzen dituen hainbat egileren lanak erakusten ditu.

Artista horreetako asko pintura-mobimendu ezagunetakoak izan eitekezanez –espresinonismo abstraktua, inpresinonismoa, arte figuratiboa, naif-a edo surrealismoa, adibidez–, erakundeak INSIDER ART terminoa proponiduten dau. Euren obrak marjinaltzat jo beharrean, egungo joera eta estiloetan sartzeko gaitasuna dabela defendiduten dabe.

Erakusketan zalantzan jarritako kontzeptua, Outsider Art, 1972an sortu eban Roger Cardinal kritikariak Jean Dubuffeten Art Brut-en itzulpen lez. Jatorriz Dubuffet batez be ospitale psikiatrikoetako pazienteek kultura ofizialetik kanpo sortutako arteaz ari zan arren, terminoa, gerora, artista autodidaktak edo arte konbentzionaletik deskonektatutako naïf artistak biltzeko zabaldu zan.

Bilbao FormArte, ikasleei hazkunde artistikoa eta pertsonala errezteko behar egiten dauen arte sorkuntzarako espazioa da. Haren helburua, desgaitasun psikikoa edo/eta intelektuala daben personek, artearen bidez, euren prestakuntzeagaz jarraitu ahal izatea, euren sormena handitzea eta euren obra propioa garatzea da.