ZABALDU DA 2026KO AURREKONTUEN PROIEKTUARI ALEGAZINOAK AURKEZTEKO EPEA

  • Bizkaiko Batzar Nagusien “Herritarren Atariak”, edozein personak, alkartek edo erakundek, zemendiaren 13ra, arte arau-proiektuari alegazinoak egiteko atal bat jasoten dau.

 

(Bilbon, 2025eko zemendiaren 3an). Herritarrek hamar eguneko epea izango dabe gaurtik aurrera 2026ko Bizkaiko Aurrekontuen proiektuari alegazinoak aurkezteko. Datorren zapatura, zemendiaren 13ra arte, edozein personak, alkartek edo gizarte, ekonomia edo kultur arloko erakundek parte hartu ahal izango dau aurrekontuen izapidetzean, Bizkaiko Batzar Nagusien webgunean, foru-arauaren proiektuaren eduki osoagaz batera, daborduko dagon inprimaki baten bidez.

Datorren urteko Foru-kontuen inguruan eretxia emoteko herritarren txandea amaituta, Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza daukien talde guztiei helduarazoko jakez alegazinoak, eta Legebiltzarreko Mahaiari be emongo jako horreen barri. Aldundiko sail bakotxeko arduradunek aurrekontu-proiektua aztertzeko eta azaltzeko daukien denporea (zemendiaren 6tik 11ra) amaituta, Bizkaiko Batzar Nagusiek zuzenketak aurkezteko eta ostean eztabaidatzeko epea edegiko dabe. Ondo iruditu ezkero, une horretan Batzar Nagusietako taldeek herritarren alegazinoak sartu ahal izango ditue.

Zuzenketa-eskeen aldia itxi eta gero –seguruenik abenduaren 1ean–, Batzar Nagusiek zuzenketa-eskeak aztertuko ditue, lehenengo osoko batzarrera deitu aurretik osoko zuzenketa-eskeak eztabaidatzeko. Osoko batzar hori abenduaren erdialdean egingo da eta, ostean, zuzenketa-eske parzialak batzordean eztabaidatuko dira, halan bajagoko. Batzar Nagusietako tramitea hilebete horren amaieran bukatuko litzateke, Ogasun eta Finantzetako Batzordetik igaro ostean geratzen diran zuzenketa-eske parzialak aztertuko dituan beste osoko bategaz.

Lotutako estekak: