Vidrieras de Arte S.A.

Vidriera

Vidrieras de Arte S.A.

Obraren datuak.

Obraren lekua Gernikako Batzar Etxea

Urtea:
1985
Materiala:
Beira
Neurriak:
235 m

Neurri handiko leiarra da eta estalki modura erabilten da. 1985ean jarri zan eta Vidrieras de Arte SA Bilboko enpresaren artisau-lana da. Enpresa horrek gaur arte egin dauan lanik handiena da. Era grafikoan jasoten dau Arbolak Bizkaiko udalerrien topagune modura daukan sinbolismoa. Erdian, tribunea eta zugatza dagoz, antzinako batzarrei erreferentzia eginez; ondoan “Lege Zaharra” dinoen idazkuna dago, Jaunak zin egin behar zituan lege zaharrak gogoratuz; eta, beste aldetik, lurraldeko jarduera ekonomikoen erreferentziak dagoz, horri buruzko irudiakaz. Alde zentralaren inguruan orla bat dago, Bizkaiko herri askotako monumentu erakusgarriak dituana. Leiarrean Gernikako Arboleak Bizkaiko herrien arteko topaleku modura dauen sinbolismoa ikusi leiteke.