EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEAK “LAGUN KOLEKTIBO” LEZ HARTU DITU BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK

  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Batzordeak (EAE-BB) gorengo saria emon deutse gaur arratsaldean Bizkaiko Batzar Nagusiei. “Lagun Kolektibo” dominaren banaketea Euskadin erreferente dan kultura-eragile horren 260. urteurrena ospatzeko jardunaldiaren atarian emon da.
     
  • Aldi berean, EAEk, “Ohorezko Lagun” lez hartu dau Ana Otadui BIteri Bizkaiko Parlamentuko Lehendakaria.


(Bilbon, 2024ko zemendiaren 26an). Aurton bere sorreraren 260 urteak ospatzen dituan Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (EAE) “Lagun Kolektibo” lez aintzatetsi ditu gaur Bizkaiko Batzar Nagusiak, urte honeetan guztietan izan dauen “etenbako bultzadarengaitik” eskerrak emateko. Aldi berean, Gizarte eta Kultur Erakundeak Alkartearen “Ohorezko Lagun” lez hartu dau Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria “bere laguntzea eta lankidetzea aintzatetsiz”. 

Oroitzapen-ekitaldia EAEko Bizkaiko Batzordeko Zuzendaritza Batzarreko Begoña Cavak antolatu dau, eta gaur arratsaldean egin da Bizkaiko Batzar Nagusietako Berbaldien aretoan. Bertan izan dira Batzar Nagusietako lehendakaria bera (sari bi jaso ditu) eta kultur erakundeko kide nabarmenak, horreen artean Amelia Baldeon EAEko zuzendaria, eta Jose Manuel Barandiaran EAEko Bizkaiko Batzordeko Presidenteordea. Ekitaldiari amaierea emoteko, Juan Pablo Fusi Aizpurua historialari ospetsuak, Historiaren Errege Akademiako Kide Osoak, “Euskal Herria historian: gaur egungo zikloa” berbaldia emon dau. 
    
Ekitaldiaren helburua EAE Euskal Herriko eta Estadu Espainiarreko lehen erakunde kultural lez ikusarazotea izan da, bere lana, bere idealak eta sorrerako balioak, euskal gizartearen eta belaunaldi barrien aurrean balioan jarriz. Lan hori gaur egunera arte iristen da. 1764an sortu zan, eta 260 urte igaro dira ezagutzea eta garapen soziala zabaltzeko Erakunde zientifiko-kulturala euskal gizartean kulturea eta zientzia sustatzeko erreferentziazko eragile bihurtu zanetik.