ARGIZAIOLA 2022 SARIA, URTEKO ARGAZKIRIK ONENEK BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN DAUKIE HITZORDUA

  • Euskadiko argazki-lehiaketen lehiaketak bere arrastoa itxi dau barriro Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzaren hormetan, Euskadiko dozena bat sariren irabazleek aurkeztutako 160 irudien arteko aukeraketa bategaz –hogeta lau argazki–.
     
  • • Erakusketea urriaren 31ra arte egongo da ikusgai, 08:00etatik 20:00ak arte, astelehenetik barikura. Sarrerea doakoa da.

 

(Bilbon, 2022ko urriaren 5an). Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako erakusketa-aretoak Argizaiola Sariaren 42. edizinoko hiru argazki sarituak erakutsiko ditu datorren urriaren 31era arte, eta baita lehiaketa entzutetsu horretara aurkeztutako argazki guztietatik aukeratutako beste batzuk be. Lehiaketearen ezaugarri nagusia da lehiaketea antolatzen dauen Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak konbidauta baino ezin dala bertan parte harto. 

Argizaiola 2022 Sariaren erakusketea gaur inaugurau da Bilbon (Hurtado de Amezaga kalea, 6). Hogeta lau irudi batu ditu, eta bertan izan dira Ana Otadui Biteri Batzar Nagusietako Lehendakaria, Juan Armentia Argazki Alkarteen Euskal Federazinoko presidentea eta aurtengo Argizaiola Sariaren irabazleak: Luis Martínez Aniesa, aurtengo Argizaiola saria hartu dauena, eta Oskar Gaskon eta Pedro Luis Ajuriaguerra, accesitak jaso dituenak.

Argizaiola Saria indarbarrituta itzuli da Batzar Nagusietara, “kalitate handiko irudiakaz”, euskal argazkigintzaren “erakusgarri nagusia” bihurtuta, esan dau Otaduik beste lehiakide batzukaz batera etorri diran hiru irabazleei sariak emoten hasi aurretik, Armentia ondoan.

Bilboargazki Bilboko Nazinoarteko Argazki Jaialdiaren barruan dagoan erakusketeak hainbat gairen ganeko argazki sorta bat (24) batzen dau. Euskal Herriko Argazki Alkarteen Federazinoak antolatzen dau lehiaketea, eta Euskadin egiten diran dozena bat lehiaketatan aintzatespena lortu daben argazkilari ezagunek hartzen dabe parte. Aurton, lehiaketa honeek izan dira aukeratutakoak: Recipiente de Recuerdos (Gasteiz), Kirol Argazki Lehiaketa (Bergara), Trofeo Gipuzkoa Internacional (San Sebastián), Legazpi Hiria (Legazpi), Indalecio Ojanguren (Eibar), Villa de Tolosa (Tolosa), Villa de Zumaia (Zumaia), Nikolas Lekuona (Ordizia), Premio Igartza (Beasain), Trofeo Photoka (Gernika), Ramón Serrás (Zarautz), Ciudad de Irún (Irún) eta Derio Argazki Lehiaketa (Derio).

Argizaiola 2022 Sariak, azkenean, sariketa horreetan parte hartu daben 24 egileren 160 lan batzea lortu dau. Euskadiko lehiaketa zaharreneko argazkiak hemen ikus daitezke: 

Lotutako estekak: