KOREAKO PARLAMENTARIOEK BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK BISITAU DITUE

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Hego Koreako Alderdi Demokratikoko ordezkaritzea hartu dau. 

 

(Bilbon, 2022ko abenduaren 12an). Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Hego Koreako Alderdi Demokratikoko ordezkaritzea hartu dau gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza administratiboan.

Chang Munei buru dauen Asiako politikarien ordezkaritzea, hainbat uriguneren errealidade sozio-ekonomikoa eta sistema politiko deszentralizaua ezagutzeko dago bisitan Espainiako estaduan. 

Madrilen eta Bartzelonan egoteaz gain, Koreako parlamentarioak Bizkaian be geldituko dira egun batzuetan, Europan urte gehien daukan sistema demokratikoenetakoa ezagutzeko, bai eta  Bilboko uri-birgaitzerako plan integralean sakontzeko be. Euren eretxiz, uri industriala zana, jasangarritasunean, kulturan eta artean oinarritutako uri bilakatzeko balio izan dauen eredu “arrakastatsua” da.