BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ARGIZAIOLA 2025 SARIKO ARGAZKIRIK ONENAK ERAKUTSIKO DITUE

  • Euskadiko argazki “lehiaketen lehiaketea” Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzako erakusketa aretora itzuliko da, Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak antolatzen dauen lehiaketara aurkeztutako 183 argazkien arteko aukeraketa txiki bategaz (31).
     
  • Erakusketea urriaren 30era arte egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sarrera doakoa da.

 

(Bilbon, 2025eko urriaren 2an). Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako erakusketa aretoak Argizaiola Sariaren 45. edizinoko 31 argazki erakutsiko ditu datorren urriaren 30ra arte. Horreen artean, lehiaketea antolatzen dauen Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak konbidauta baino parte hartzen ez dan lehiaketa horretan sarituak izan diran hiruak egongo dira.

Argizaiola Saria 2025 erakusketea gaur inaugurau da Bilbon (Hurtado de Amezaga kalea, 6), arratsaldean egin dan ekitaldian. Bertan izan dira Ana Otadui Biteri Batzar Nagusietako lehendakaria, Juan Armentia Hernáez Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoko presidentea, Igor Altuna Azcagorta aurtengo Argizaiola Sariaren irabazlea, eta akzesita lortu daben biak, Javier Alonso Torre eta Javier Ortiz, bai eta Mahaiko kideak be.

Argizaiola, “urteko argazkirik onenak” jasoten dituan erakusketea, daborduko “tradizinoa” da Batzar Nagusietan, aitatutako argazki-lehiaketa abian jartean Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak azpimarratu dauenez. “Euskal Herriko argazki-lehiaketen lehiaketa” deritzon erakusketa honek “argazkilari onenen talentua eta sormena” batzen ditu urtero, eta “euskal argazkilaritzaren erakusle nagusia” bihurtzen da. Otaduik nabarmendu dauenez, datozan asteetan Bizkaiko parlamentuaren Bilboko egoitzea leku egokia izango da “gelditzeko, lasai begiratzeko eta errealidadea interpretetako modu barriak aurkitzeko”.

Bere 45 edizinoetan, Argizaiola haziz joan da argazki-lehiaketa eta egile barriakaz. Juan Armentiak azaldu dauenez, aurtengo edizinoan 31 lagunek hartu dabe parte, eta hainbat gai eta teknika dituen 183 argazki aurkeztu dira guztira. Aurtengo epaimahaia Andres Basiliok (iazko irabazlea), Montse González Garcíak eta Jesús Manuel García Floresek osotu dabe.

Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak mende erdi daroa Argizaiola Saria antolatzen. Lehen edizinoa 1973an egin zan. Euskadin egindako lehiaketetan daborduko ezagutza lortu daben argazkilariak bakarrik aurkeztu daitekez bertara.

Aurton argazki lehiaketa honeetako argazkiak aukeratu dira: Nicolas Lekuona (Ordizia) Zumaiako Argazki Lehiaketa (Zumaia), UK Foto (Sopela), Beasaingo Hiria (Beasain), Legazpi Hiria (Legazpi), Igartza Saria (Beasain), Tolosa Herria (Tolosa), AFCN (Iruña), Bergara Hiria (Bergara), Indalecio Ojanguren (Eibar), Trofeo Photoka (Gernika), Ciudad de Irun (Irun), Ramon Serrats (Zarauz) eta Arrasateko Argazki Lehiaketa.

Azken edizino honetako parte-hartzaileak honeek izan ziran:

• Ainhoa Tejerina Guruciaga

• Aitor Arana Arruti

• Alberto Ansó Munárriz

• Alex Molano

• Andrés Indurain Gutiérrez

• Eneko Ibarguengoitia

• Gorka Gomez Echevarria

• Igor Altuna Azcargorta

• Iker Aizkorbe Agirre

• Iurgi Inda Galdos

• Javier Alonso Torre

• Javier Ortiz

• Jose Agustin Gurrutxaga

• Joel Iglesias Santiago

• Jose Venegas Flores

• Josean Carvajo

• Juan Antonio Palacios

• Juan Carlos Romero

• Juan Ramón Zaldunbide

• Luis Lizarralde

• Manu Barreiro Rodriguez

• Oscar Manso Navas

• Oscar Gascon

• Pedro Arriola

• Pedro Luis Ajuriguerra Saiz

• Pilar Aguayo

• Jose Iglesias

• Miguel Becerra Jaramillo

• Mikel Cavero

• Mari Mar Castro

• Ander Maio Manterola

• Aitzol Arruabarrena