BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ALDUNDIKO SAIL BAKOTXAREN KONTUEN AZALPENAGAZ JARRAITUKO DABE 2027KO AURREKONTUEN IZAPIDETZEA

  • Ogasun eta Finantzetako Batzordeak Foru Gobernuko arduradunak hartuko ditu datorren astelehenera arte, bederatzi saiotan, 2027eko Bizkaiko Kontuen Foru Arauaren proiektua azaltzeko.

 

(Bilbon, 2026ko zemendiaren 3an). Foru diputatuek agerraldia egingo dabe bihartik aurrera Bizkaiko Batzar Nagusietan, 2027ko Bizkaiko Aurrekontuen proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Informazino-saioak bihar eguenetik datorren astelehenera bitartean Ogasun eta Finantzetako Batzordean egingo dira. Horren ostean, Mahaiak Batzar Nagusietako taldeek euren zuzenketa-eskeak aurkezteko fasea zabalduko dau.

Sailetako arduradun bakotxa bere aldetik joango da batzordera, Bizkaiko Batzar Nagusietan pasa dan urriaren 30an, erregistrautako kontuetan oinarrituta Batzar Nagusietako taldeei euren sailen jardueraren ildo nagusiak zeintzuk izango diran azaltzeko. Kontu horreetan, sailek daukiezan 1.806,6 milioi euro erabilgarriak sartzen dira. Foru-arduradunen agerraldien (streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira, www.jjggbizkaia.eus helbidean) ordena holan ezarri da:

 

Zemendiak 4

• 09:30etan. Ogasuna eta Finantzak (Itxaso Berrojalbiz Zabala)

• 16:00etan. Ekonomia Sustapena (Ainara Basurko Urkiri)

 

Zemendiak 5

• 12:00etan. Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustapena (Arantza Atutxa Lejarreta)

• 16:00etan. Azpiegiturak eta Lurralde Garapena (Carlos Alzaga Sagastosoloa)

 

Zemendiak 6

• 09:30etan. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna (Teresa Laespada Martínez)

• 12:00etan. Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa  (Sonia Pérez Ezquerra)

 

Zemendiak 9

• 09:30etan. Gizarte Ekintza (Amaia Antxustegi Ziarda)

• 12:00etan. Euskara, Kultura eta Kirola (Leixuri Arrizabalaga Arruza)

• 16:00etan. Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila (Ager Izagirre Loroño)

 

Agerraldien ondoren, aurrekontu-proiektuak legebiltzarrean izapidetzen jarraituko dau. Zuzenketa-eskeen aldia itxi eta gero –zemendiaren 30an–, Batzar Nagusiek zuzenketa-eskeak aztertuko ditue, abenduaren 11n egingo dan lehenengo osoko batzarrerako deialdia egin aurretik, lehenengo osoko zuzenketa-eskeak eztabaidatzeko. Osokoaren ostean, halan danean, zuzenketa-eske partzialak eztabaidatuko dira batzordean abenduaren 14tik 17ra bitartean. Batzar Nagusietako tramitea abenduaren 23an bukatuko litzateke, Ogasun eta Finantzetako Batzordetik igaro ostean geratzen diran zuzenketa-eske parzialak aztertuko dituan beste osoko bategaz.

Related links: