ARDANZAREN ALARGUNAK GERNIKAKO ARBOLEAREN XILOGRAFIA JASO DAU BATZAR ETXEAN

(Gernikan, 2026ko garagarrilaren 15ean). Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak 1937ko apirilaren 26ko aideko erasotik bizirik urten eban Gernikako Arbolearen xilografia emon deutso, Gernikako Batzar Etxean, Gloria Urtiagari, Jose Antonio Ardanza Garro Lehendakariaren alarguna.

Haretx zaharraren enborra irudikatzen dauen piezea emoteko ekitaldia, Gernikako Arbolearen, euskal askatasunen sinboloaren, ondoan egin da. Otaduik 1985 eta 1999 urteen artean Eusko Jaurlaritzako Lehendakari izan zanaren ibilbidea autortzeko entregau dau xilografia. Piezak balio historiko eta emozional handia dauka, orain 89 urte Gernikak jasan eban bonbardaketa suntsitzailetik bizirik urten eban enborraren profila erakusten dauelako.

Xilografia Batzar Nagusiek aurton emoten daben bosgarrena da, Imanol Pradales Gil Lehendakariak joan dan apirilaren 26an Gernikan, bonbardaketearen urteurrenagaz bat etorrita, Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak Gerediagako Batzar Etxean, Patxi López Álvarez Lehendakariak Abellanedako Batzar Etxean eta Juan José Ibarretxe Markuartu Lehendakariak Gernikan beste bana jaso ostean.