ERMUA 'FORU BIZIA' KALE ANTZERKIAREN AGERTOKI IZANGO DA ZAPATU HONETAN, BIZKAIKO FORU BARRIAREN 500. URTEURRENAREN INGURUAN

  • Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek, lau udalerritako kaleetan antzerkia, euskal dantzak, abesbatzak eta zuzeneko musikea uztartuko dituan Hortzmuga Teatroa konpainiaren kale-proposamen ibiltaria bultzau dabe.

 

(Bilbon, 2026ko zemendiaren 4an). Ermuako kaleak 'Foru Bizia' ren hirugarren emonaldiaren agertoki izango dira zapatu honetan, Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena modu ludikoan gogora ekarteko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek batera antolautako ‘Foru Bizia’ antzerki-ikuskizun ibiltariaren abiapuntua. Hortzmuga Teatroa konpainiaren eskutik sortutako ekimen komunitario eta parte-hartzaileak jai-agertoki bihurtuko dau espazio publikoa, herritarrei historia eta memoria bizia gerturatzeko.

Hirugarren emonaldia 19:30ean hasiko da Orbe Kardinala plazan eta Zubiaurre kalea zehartuko dau. Jardunaldi honetan Pispillu Abesbatza Taldeak parte hartuko dau.

Iragana eta oraina lotzen dituan jai partekatua da ‘Foru Bizia’, eta Foru Barria orain dala bostehun urte herriko ohituretatik, berba partekatutik eta bizitzeko eta antolatzeko modutik sortu izanaren premisatik abiatzen da. Memoria hori kaleetara itzultzeko, emonaldiak antzezpen-lana, euskal dantzak, abesbatzak, zuzeneko musikea eta egitura mobikorrak uztartzen ditu, eta ibilbidean lagun egiteko eta ospakizunaren parte aktibo izateko gonbitea luzatzen deutse bertaratutako guztiei.

Álex Antúnez, Mar García Serrano, Gabriel Ocina eta Maite Fombellida aktoreek osatuko dabe eszenatokiko talde profesionala. Talde artistikoa Nerea Vesga eta Ibon Huarte dantzariakaz osotuko da, baita Ander Blascoren zuzeneko musikeagaz eta Píxeles Muertos DJagaz (Beñat de la Ripa) be.

Oroimen kolektiboan zeharreko ibilbide horregaz, Bizkaiak Forua jaio zan lekura konbidatu gura ditu herritar guztiak, kaleak eta bertako jentearen bizitzea gure egunetara ekarriko dituan ospakizun herrikoiagaz bat egitera.

Foru Barriaren V. mendeurrena urte osoan zehar dabil ospatzen hainbat ekitaldi akademiko, instituzional, kultural eta hezitzailegaz. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatzen dituen jarduera horreen helburua 1526an onartutako Foru Erreformauaren garrantzi historikoa eta garaikidea herritarrei hurreratzea da.

Hurrengo hitzordua hemen izango da:

• Arrigorriaga (2026ko zemendiak 14): Bidaiaren azken geltokiak Arrigorriagako Pergola eta Udaletxeko Plaza zeharkatuko ditu. Aritz Berri Dantza Taldeak hartuko dau parte.