BIZKAIKO POLITIKA OROKORREKO OSOKO BATZARRA DATORREN EGUAZTENEAN, HILAREN 30AN, EGINGO DA GERNIKAN

  • Elixabete Etxanobe Landajuela Ahaldun Nagusiak honetako kudeaketearen azken balantzea egingo dau osokoan eta urte politiko honetarako gobernu-ekintzaren barri emongo dau.
     
  • Batzarretako taldeek aurkezten dituen Ebazpen Proposamenak beste Osoko Bilkura batean eztabaidatu eta bozkatuko dira urriaren 6an.

 

(Bilbon, 2026ko irailaren 22an). Bizkaiko Batzar Nagusiek datorren eguaztenean, irailaren 30ean, egingo dabe Legealdiko Politika Orokorreko azkenengo osokoa. Aldundiak berak eskatuta eta Batzar Nagusietako lehendakariak Mahaiko eta Taldeburuen Batzarreko kideei proposamena jakinarazo ostean, Gernikako Batzar Etxera deituko dira batzarkideak. Azkenengo urte politikoan Elixabete Etxanobe Landajuelak Bizkaiko Foru Aldundian egindako kudeaketaren ganeko osoko monografikoa izango da, eta hurrengo ekitaldirako gobernu-ekintzaren barri be emongo da bertan.

Osoko Batzarra Foru Gobernuko arduradun nagusiaren berbaldiagaz hasiko da. Etxanobek ordu bi izango ditu azalpenak emoteko eta, ordubeteko atsedenaldiaren ostean, Batzar Nagusietako talde bakotxak 30 minutuko txanda bana izango dau Bizkaiko Gobernuko arduradunari erantzuteko, Batzar Nagusien araudiak ezarten dauen lez.

Eztabaideak aurrera jarraituko dau Ahaldun Nagusiaren erantzunagaz, eta, ostean, Batzar Nagusietako taldeek barriro esku hartuko dabe, azkenengo hauteskundeetan lortutako ordezkaritzearen araberako ordenan, ordezkaritza txikiena lortu eban taldetik hasi eta handiena lortu ebanera (Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaia, Bizkaiko Talde Popularra, Euskal Sozialistak, EH Bildu eta Euzko Abertzaleak). Bozeroale bakotxak 10 minutu izango ditu Etxanoberi erantzuteko.

Eztabaidea amaituta, streaming bidez zuzenean emongo da Batzar Nagusien webgunearen bitartez (jjggbizkaia.eus), bost taldeek 48 orduko epea izango dabe ebazpen-proposamenak aurkezteko, eta horreek hurrengo martitzenerako, urriaren 6rako, aurreikusia dagoan Osoko Batzarrean eztabaidatuko dira. Mahaiak izapidetzeko onartuko ditu eztabaidagai dan gaiagaz bat datozan ebazpen-proposamenak.