ABOKATUEN ELKARGOAK BIZKAIKO FORU BARRIARI BURUZKO 1526KO SINPOSIOAREN BIGARREN JARDUNALDIA HARTUKO DAU EGUEN HONETAN
- Bizkaiko Batzar Nagusiek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zuzenbideko Euskal Akademiak zikloak antolatu ditue arlo juridikoko eta instituzionaleko adituek Foru Zuzenbidearen egungo proiekzinoa eta erronkak aztertu daiezan arlo publikoan, pribaduan eta linguistikoan.
- Saiora sartzea dobakoa izango da, aldez aurretik izena emonda secretaria@avd-zea.com helbide elektronikoaren edo 944 255 715 telefono-zenbakiaren bidez.
(Bilbon, 2026ko zemendiaren 10an). Eguen honetan, zemendiaren 12an, 1526ko Bizkaiko Foru Berriari eskainitako sinposioaren bigarren jardunaldia ospatuko da Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzan. Jardunaldia Bizkaiko Batzar Nagusiek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zuzenbideko Euskal Akademiak antolatu dabe, Bizkaiko Foru Barriaren (1526-2026) V. Mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan.
“Zuzenbide Pribatuko Sinposioa, Bizkaiko Foru Berriaren V. mendeurrena dela-eta (1526-2026)” izeneko jardunaldi honetan, persona, familia, tronkalidadea eta 1526ko Foruagaz zuzenean lotuta dagozan foru-oinordetzen inguruko gaiak eztabaidatuko dira. Edegiera ekitaldian parte hartuko dabe Andres Urrutia Badiola Zuzenbideko Euskal Akademiako lehendakariak, Maite Morillo Quintanilla, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoak, eta Ángel Félix Nanclares Valle, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko dekanoak.
Hizlari eta moderatzaileen artean juristak, irakasleak eta zuzenbideko profesionalak egongo dira, besteak beste Igone Aretxaga González, Borja Iriarte de Ángel, Gema Tomás Martínez, Inmaculada Guantes Uriarte, María Paz García Rubio, Jesús Fernández Bilbao, Javier Oñate Cuadros, Diego María Granados de Asensio, María López Prieto, Mario Martínez de Butrón Martínez, Óscar Monje Balmaseda, Francisco Javier Osa Fernández eta José Javier García Ross.
Ziklo horreek, ekitaldi akademikoak, instituzionalak, kulturalak eta hezkuntzakoak barne hartzen dituan egitarau askotarikoagaz Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena gogora ekarteko urte osoan zehar egiten ari diran ekitaldien parte dira. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatzen dituen jarduera horreen helburua, 1526an onartutako Foru Erreformauaren garrantzi historiko eta garaikidea herritarrei hurreratzea da.