BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ETA ENKARTERRIETAKO MUSEOAK ENKARTERRIKO ABERASTASUN ARKITEKTONIKOA EZAGUTZERA KONBIDATZEN DITUE HERRITARRAK SEI BISITA GIDATUREN BIDEZ
- Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagoan kultur zentroak bat egin dau Foru Aldundiak koordinetan dituan Ondarearen Europako Jardunaldiakaz, hainbat lekutako ondare materialean murgiltzeko ibilbide kultural antolatuta.
- Jarduerak dobakoak dira, baina aldez aurretik erreserbea egin behar da, sarrerea mugatua da-eta.
(Bilbon, 2025eko irailaren 29an). Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagoan Enkarterrietako Museoak bat egingo dau aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiakaz, Enkarterriko eskualdearen ondare aberastasuna balioan jarten daben berbaldi, ibilbide gidau eta bisita programa zabalaren bidez.
Edizino honetako “Ondare Arkitektonikoa” lemapean, museoak leku historikoetan, auzo berezietan, eleizetan eta meatzeetan zeharreko ibilbideak proponiduten ditu, Enkarterriko historia eta ondare kulturala hobeto ulertzen lagunduko daben espezialisten eskutik.
“Jardunaldi honeen bidez, ondarea herritarrei modu bizian hurreratu gura deutsegu, historia gertatu zan lekuetan bertan. Ibilbide eta berbaldi bakotxa gure memoria kolektiboa barriro aurkitzeko eta lurraldeagazko loturea sendotzeko aukerea da”, adierazo dau Javier Barrio Enkarterrietako Museoko zuzendariak.
Jarduera programea
Urriak 8, eguaztena
Berbaldia Enkarterrietako Museoan eta kultur eta ondare-ibilbidea Mercadillo eta La Baluga eleizetatik (Sopuerta).
Hizlaria eta gidaria: Jesús Muñiz Petralanda.
Laguntzailea: Sopuertako Udala.
Urriak 15, eguaztena
Ondare-ibilbidea Aranguren auzotik (Zalla).
Laguntzailea: Zallako Udala.
Urriak 19, domekea
Ondare-ibilbidea Bezi auzora eta bisitea Bezi eleiza garaikidera (Sopuerta).
Hizlaria eta gidaria: Bernardo García de la Torre (2025eko Ondarearen Jardunaldien antolatzailea).
Urriak 25, zapatua
Ibilbide gidaua Sorpresa Meategiaren (Sopuerta) barrukaldetik.
Hizlaria eta gidaria: Juan Manuel Román.
Laguntzailea: Sopuertako Udala.
Urriak 26, domekea
Ibilbide gidaua Sorpresa Meategiaren (Sopuerta) barrukaldetik.
Hizlaria eta gidaria: Juan Manuel Román.
Laguntzailea: Sopuertako Udala.
Urriak 31, barikua
Martín de los Eros eta bere ondarea XIX. mendeko Balmasedan.