BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK HERRITARREK FINANTZA-ENTIDADEEN INTERES ETA KOMISINOEN GANEKO FORU ARAUARI ALEGAZINOAK EGITEKO EPEA EDEGI DABE

  • Herritarrek hamar eguneko epea izango dabe, gaur hasi eta urriaren 22ra arte, Batzar Nagusien webgunean alegazinoak aurkezteko.

 

(Bilbon, 2026ko urriaren 9an) Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur edegi dabe herritarrek Finantza-entidadeen Interes eta Komisinoen Marjinaren ganeko Zergeari buruzko Foru Arauaren proiektuari alegazinoak aurkeztu ahal izateko epea. Gaurtik aurrera atal berezi bat edegiko da Foru parlamentuaren webgunean (esteka), edozein persona edo erakundek alegatu horreek erregistrau ahal izan daizan.

Bizkaiko Foru Aldundiak joan dan eguenean erregistrau eban arau-proiektuak zuzeneko zerga bat sortzea jasoten dau, kreditu-erakundeek, kredituko finantza-establezimenduek eta atzerriko kreditu-erakundeen sukursalek Espainian lortutako interes eta komisinoen marjina (IMIC) zergapetzeko.

Modu berean, Foru Arauaren proiektuak Soziedadeen ganeko Zergeari, Ez Egoiliarren Errentaren ganeko Zergeari eta Balio Erantsiaren ganeko Zergeari jagokezan Kontzertu Ekonomikoaren aldaketak jasoten ditu. Aldaketa horreek Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren 2024ko zemendiaren 13ko Lehenengo Akordioan dagoz jasota.

Gaur hasi eta urriaren 22an amaituko dan alegazinoen epealdiaren ostean, arau-proposamena egun horretan bertan izapidetuko da Bizkaiko Batzar Nagusietan, zuzenketa-eskeen epealdia edegita. Batzar Nagusietako taldeek 15 eguneko epea izango dabe zuzenketa-eskeak aurkezteko. Aurreikuspenak beteten badira, arau-proiektua abenduko ohiko osokoan onartu ahal izango da.

Liens connexes: