GERNIKAKO BATZAR ETXERA EGINDAKO BISITAK % 11 HAZI DIRA UDA HONETAN
- Bizkaiko Batzar Nagusiak ezagutzeko dagoan eukierea garagarrileko eta abuztuko egun gehienetan bete zan.
- Batzar Etxearen barrualdeak 14.285 persona jaso ditu hilebete bitan, eta kopuru hori motz geratzen da Gernikako Arbolea hazten ari dan lorategi-gunera etorritako bisitariak gehitzen badoguz.
- Enkarterrietako Museoak % 19 gehitu dau bisitari kopurua.
(Gernikan, 2023ko irailaren 5ean). Gernikako Batzar Etxeak nabarmen hobetu dau bisitari kopurua aurtengo udan. Bizkaiko Batzar Nagusietara sartzeko sistema elektronikoak 14.285 persona igaro dirala zenbatu dau, eta horrek % 11ko igoerea erakusten dau igazko garagarrilagaz eta abuztuagaz konparauta. Kopuru hori motz geratzen da, egun gehienetan leku guztiak beteta egon ziralako eta aurretiazko hitzordurik ez eukielako Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzako lorategi-gunera etorri ziran personak kontuan hartzen badira. 2021eko hilebete horreekaz alderatu ezkero, bisitarien bolumena % 69 handiagoa izan da.
Gernikako Arbolak atseden hartzen dauen lekuak, batez be Euskal Herritik eta beste Autonomia Erkidego batzuetatik etorritako bisitarien arretea jaso dau barriro be, baina aurton beste herrialde batzuetatik, batez be Estadu Batuetatik, hurreratu dan persona kopurua nabarmen hazi da. Bizkaiko parlamentua bisitetako interesak, udako tarte eta egun gehienetan barrualdea bisitetako eguneroko eukierea (35 persona orduro) osatzea ekarri dau.
Parlamentu-esparrua ezagutzera hurbildu diran personen % 84 Euskal Herritik kanpokoak izan dira. Uda honetan, Batzar Etxea eta inguruak beste Autonomia Erkidego batzuetatik, batez be Kataluniatik eta Madriletik, eta atzerritik etorritako bisitariz bete dira. Lehenengo aldiz, AEBk, atzerriko publikoaren rankingeko lehen postua lortu dau, 641 personagaz, Frantziaren aurretik (639).
2021eko garagarrilaren 20tik aurrera, Gernikako Batzar Etxearen barrualdea bisitau gura dauenak aurretik erreserbea eskatu behar dau webgunearen bidez edo Batzar Nagusietako barrutian bertan jarritako totemean, 35 personako leku mugatua dagoalako. Sistemak, ezelango kosturik barik, gela nagusietan norabide bakarreko ibilpidea egiteko sarrera bat emoten dau (Beiratearen Aretoa, Osoko Bilkuren Aretoa, Liburutegia, lehendakariaren bulegoa...). Gernikako Arbolaren lorategi gunera sartzea librea da.
2023KO UDAKO BISITARIAK
JATORRIA |
BISITA-KOP. |
EUSKAL HERRIA |
2.310 |
BIZKAIA |
1.594 |
KATALUNIA |
1.621 |
MADRIL |
1.548 |
AEB |
641 |
FRANTZIA |
639 |
ITALIA |
331 |
ALEMANIA |
281 |
GREZIA |
250 |
ISRAEL |
105 |
JAPONIA |
103 |
BESTE BATZUK |
-- |
GUZTIRA |
14.285 |
ENKARTERRIETAKO MUSEOA
Modu berean, Abellanedako Enkarterrietako Museoak azken hiru hilebeteetako (bagila, garagarrila eta abuztua) balantzea egin dau. Aldi horretan bisitari kopurua % 19 hazi da, 2.985 personara helduz. Jente gehienaren jatorria bertakoa eta beste autonomia-erkidego batzuetakoa izan da, atzerriko turismoan aktibazinoa ikusi dan arren.