ESKU-HARTZE SOZIALEAN INTERSEKZIONALIDADEAREN APLIKAZINO PRAKTIKOARI BURUZKO JARDUNALDIA

  • “Alkarrizketak Bardintasunean” zikloaren barruan egin dan Bizkaiko Batzar Nagusietako Bardintasun Taldearen topaketa batek, Bizkaiko hirugarren sektoreko hamalau erakunderen esperientzia kolektiboan oinarrituta gauzatutako tresna eta estrategia zehatzak aurkezteko balio izan dau.

 

(Bilbon, 2026ko maiatzaren 22an). Gaur “Intersekzionalidadearen teoriatik praktikara” saioa egin da Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan, Bizkaiko Batzar Nagusietako Bardintasun Taldearen ekimena, garapen akademikoaren eta ikuspegi hori gizartearen esparruan benetan ezartearen artean dagoan arrakalea murrizteko. Jardunaldia, Bizkaiko Batzar Nagusietako II. Bardintasun Planeko jardueren barruan egiten ari dan “Alkarrizketak Bardintasunean” zikloaren barruan dago, eta intersekzionalidadearen dimentsino aplikauan zentrau da, desbardintasuneko ardatz ugariek zeharkatutako kolektiboakaz esku hartzen daben erakundeen lanean dauen erabilera espezifikoa aztertuz.

Jardunaldian zehar, gogoetarako praktika intersekzionalerako hainbat pista aurkeztu dira, hiru moltsotan egituratuta: orientabide orokorrak eta zeharkakoak, entidadeari edo erakundeari lotutako jarraibideak eta proiektu edo jarduera zehatzakaz erlazionautako pistak. Proposamen horreek Bizkaiko hirugarren sektoreko 14 erakunderen ikaskuntzez, esperientziez eta kezkez hornidu dira.

Itziar Gandarias Goikoetxea Gizarte Psikologian doktore eta Deustuko Unibersidadeko irakasleak eta Uxue Zugaza Goyenechea Euskal Herriko Unibersidadeko Politika Zientzia eta Administrazio Saileko irakasleak emon dabe berbaldia. Ikerlari biak Intersekzionalidadeari buruzko Behatokiko (CSIC) kide dira, eta euren esperientzia erakunde publikoentzako hausnarketa- eta ekintza-gidak eta gaiari buruzko material akademikoak egiten partekatu dabe.