EHU-KO ZIENTZIA POLITIKOETAKO IKASLEEK BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEN FUNTZIONAMENTUAN SAKONDU DABE

(Bilbon, 2025eko zemendiaren 13an). Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako hirugarren mailako ikasleek Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitza bisitatu dabe gaur. Ikasleek Bizkaiko parlamentuaren historian eta funtzionamentuan sakondu ahal izan dabe Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariaren eskutik. Lehendakari andreak erakundearen eskumenen eta eguneroko funtzionamentuaren barri emon deutse ikasleei, eta batzordeetan eta osoko batzarretan egiten dan lana azaldu deutse.

Bizkaiko parlamentuko lehendakariak Batzar Nagusien administrazio-egoitzako Batzordeko aretoan emon deutsez azalpenok ikasleei. Egoitza horretan eztabaidatzen ditue batzarkide-taldeek Batzar Nagusien eskumeneko gaiez, eta bertan gauzatzen dabe Foru Aldundiari egiten deutsien kontrol-lanaren zati bat.