BIZKAIKO ERRUGBI INKLUSIBOAK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DAU

  • “Rugby Inkusibo Topaketa” ekimenera joandakoek geldialdia egin dabe kirolaren aniztasunari, inklusinoari eta balioei buruzko euren jardunaldi berezian, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariagaz batera Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza ofiziala bisitetako.

 

(Gernikan, 2026ko bagilaren 13an). Bizkaiko errugbi inklusiboa Gernikan alkartu da, kirolean inklusinoa, aniztasuna eta balioak bultzatzeko, eta ez dabe Gernikako Batzar Etxea ezagutzeko aukerea galdu gura izan. Ana Otadui Biteri Foru parlamentuko lehendakariak, Mahaiko kideek lagunduta, harrerea egin deutse atzotik foru uribilduan egiten ari dan “Rugby Inkusibo Topaketa” ekimenean parte hartu dabenei.

Errugbi inklusiboko hiru talde bizkaitarrek –Getxo Rugby Taldea, Universitario Bilbao Rugby eta Durango Rugby Taldea–, Maier kooperatiba gernikarragaz batera, errugbi inklusiboari buruzko jardunaldi berezia antolatu dabe Open Day formatuan, gizarteratzea, dibersidade funtzionala eta kirol horrek transmitiduten dituan balioak balioztatzeko.

Ekimenak gizarte inklusiboagoa eregiteko konpromisoa daben jokalariak, erakundeak eta personak batzen ditu, errugbia integrazinorako, errespeturako eta talde-lanerako tresna lez erabiliz.

Programazinoaren barruan, gaur, zapatuan, goizean foru uribilduan egin dan errugbi inklusiboko txapelketaren ostean, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Gernikako Batzar Etxean hartu ditu inplikautako erakundeak, Bizkaiak kirol talde inklusibo horreek egiten daben beharragaz erakutsi gura dauen aintzatespen lez.