HERBEHEREETAKO ENBAJADOREAK GERNIKAKO BATZARRETXEA BISITAU DAU

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak hartu dau Roel Nieuwenkamp gaur goizean.

 

(Gernikan, 2025eko irailaren 24an). Roel Nieuwenkamp Herbehereetako enbajadoreak bisita ofiziala egin dau gaur Gernikako Batzarretxera. Bertan Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak egin deutso harrerea. Herbehereetako Gobernuak Espainiako Estaduan dauen ordezkaria Silvia Asenjo Villa Euskal Autonomia Erkidegoko Ohorezko Kontsulagaz batera etorri da.

Nieuwenkampek ibilbidea egin dau Foru egoitzatik, Batzar Nagusietako lehendakariagaz batera, eta Batzarretxeak ordezkatzen dauenari buruzko azalpen zehatzak jaso ditu. Agurren ostean, taldeak argazkia atara ahal izan dau Gernikako Arbolan eta, ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzearen barrukaldea ezagutu ahal izan dau, Osokoen Aretoan, Beiratearen Aretoan eta Liburutegian geldiuneak eginda. Bere omenez, aurreskua dantzatu da haretx sagraduaren ondoan. Azkenean, diplomatiko holandarrak Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatu dau.

Herbehereetako enbajadoreak Bizkaiko Batzar Nagusietara egin dauen bisita ofiziala ordezkari diplomatikoa egunotan Euskadira egiten ari dan eta etorkizuneko lankidetzarako oinarriak finkatzeko helburua dauen bidaia instituzionalaren barruan dago.