BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, SESTAON GERTATUTAKO EMAKUME BATEN HILKETEA DALA-ETA
(Bilbon, 2021eko zezeilaren 12an). Bizkaiko Batzar Nagusiek argi eta garbi gaitzesten eta arbuiatzen dabe Sestaon gertatu dan emakume baten hilketea. Era berean, batzarkide-talde guztiek alkartasuna helarazo gura deutsee biktimearen familiakoei, lagunei eta gertukoei.
Bizkaiko Batzar Nagusiek gogotara ekarri gura dabe eze hilketak emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dirala, arazoaren haztegia emakumeen eta gizonen arteko ezbardintasuna da-eta. Emakumeek gizartean pairatzen daben egiturazko desbardintasun- eta mendetasun-egoerea da emakumeenganako indarkeria mota guztien jatorri komuna. Izan be, gizarteak bardintasunaren eta guztien ongizatearen bidean aurrera egitea eragozten dau horrek.
Genero-indarkeria ez da hori pairatzen daben pertsonen arazo pribatua, ezpada ze herritar guztiena, desbardintasunen agerpenik bortitzena da-eta.
Azkenik, Bizkaiko Batzar Nagusiek lanean jarraituko dabe genero-indarkeriaren aurka, emakumeen eta gizonen arteko bardintasun- eta errespetu-politikak bultzatuz, harik eta eraso matxistarik bako Bizkaia lortu arte, non emakumeek erasotuak izateko bildurrik izango ez daben, emakumeen eta gizonen arteko errespetuzko alkarbizitzan.
Hilketa tragiko horrek hunkiturik, Batzar Nagusiotako Taldeburuen Batzarrak erakunde-adierazpen hau onartzen dau, emakumeenganako indarkeria gaitzetsi eta arbuiatzeko:
1.- Erabat gaitzetsi eta arbuiatzen dogu edozein motatako indarkeria eta, bereziki, genero-indarkeria.
2.- Emakume erailaren sendiari, lagunei eta auzokoei gure maitasuna, alkartasuna eta doluminak helarazoten deutseguz.
3.- Era berean, animatu egiten ditugu herritarrak parte hartu daien Sestaoko Udalak, segurtasun-neurriak mantenduz, biharko, otsailaren 13ko 12:00etarako, deitu dauen kontzentrazinora.