BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK INDARKERIA MATXISTAREN KONTRA AGERTU DIRA, “PUNTU LILA” JARRITA

  • Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunean Emakundek sustatutako kanpainagaz egin dabe bat.

 

(Bilbon, 2022ko zemendiaren 21ean). Bizkaiko Batzar Nagusiek “puntu lila” jarri dabe Bilboko egoitzaren fatxadan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunean indarkeria matxistea gaitzesteko. Zirkulu more enblematikoa Gernikako eta Abellanedako egoitzetan be ikusi ahal izango da, Emakundek sustatzen dauen kanpainagaz bat eginez. 

Genero-indarkeriaren gaitzespena ez da egun bakarrera mugatzen. Aldarrikapen hori zabaltzeko, Legebatzarreko lehendakaritzak kolore hori bere egoitza guztietan egotea erabagi dau, Bizkaiko herritarren borondatea ordezkatzen daben egoitzetan, hain zuzen be. Borondate horrek askotan adierazo dau emakume batzuek pairatzen daben genero-indarkeria gaitzesten dauela. Batzar Nagusietako eraikin guztietan "Eraso sexistarik bako gunea" adierazoten daben seinaleak jarri dira