BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ARGIZAIOLA SARIKETAKO 2026KO EUSKAL ARGAZKIRIK ONENAK ERAKUTSI DITUE

  • Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak antolatzen dauen erakusketea etenik barik egongo da zabalik 08:00etatik 20:00etara, Bilbon; lehiaketara aurkeztutako 30 argazki biltzen ditu, horreen artean José Ángel Amuchasteguiren argazki irabazlea.

 

(Bilbon, 2026ko urriaren 5ean). Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako erakusketa aretoak (Hurtado de Amezaga kalea, 6), Argizaiola Sariaren 46. edizinoko 30 argazki erakutsiko ditu urrian zehar. Argazkien artean, lehiaketa antolatzen dauen Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak konbidauta baino sartzen ez dan lehiaketa honetan sarituak izan diran hirurak dagoz.

Bere 46 edizinoetan zehar, Argizaiola hazten joan da argazki-lehiaketa eta egile barriak batuz. Aurtengo edizinoan 31 personak hartu dabe parte azkenean, guztira gai eta teknika askotariko 183 argazki aurkeztuz. Epaimahai kalifikatzaileak martian erabagi eban aurtengo saria José Ángel Amuchasteguiri emotea, eta bi accésitak Vladimiro García Villaverderi eta José Agustín Guruchagari. Irabazleak berbaldi-solasaldi bat eskaini dau erakusketea inauguratu eta gero.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak orain dala mende erdi baino gehiagotik antolatzen dau Argizaiola Saria. Lehen edizinoa 1973an egin zan. Aurretik Euskadin egindako lehiaketetan aintzatetsitako argazkilariak baino ezin dira aurkeztu. Lehiaketa hau euskal argazkigintzari lotutako egileek garatutako argazki-sorkuntza publikoari hurbiltzeko aukerea da, irudia ulertzeko begirada, estilo eta modu desbardinak erakutsiz.

Erakusketeak egile honeen argazkiak batzen ditu: Ainhoa Martiarena, Aitor Arana, Alexander Molano, Andrés Indurain, Asier Castro, Borja Yuste, Carlos Romero, Eneko Ibarguengoitia, Gorka Artetxe, Idoia Eletxigerra, Iker Pardo, Iñigo Peñagarikano, Javier Elola, Javier Ortiz, Joel Iglesias, Jokin Izar, José Agustín Gurruchaga, José Ángel Amuchastegui, José María Arrigain, José Miguel Romero, José Venegas, Maddalen Serras, Maribel Garcia, Miguel Becerra, Miguel Cavero, Oskar Gaskon, Oskar Manso, Pedro Ajuriaguerra, Rubén Cáceres eta Vladimiro García.