ALDUNDIAREN ERETXIZ “EZINEZKOA DA” EUSKAL ERROTAK ERAIKINA ESKURATZEA, BAINA 1,2 MILIOI EUROKO PARTIDEA ERRESERBAU DAU ZAHARBARRITZEKO LANAK HASTEKO

  • Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kiroleko diputatuak Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaiari erantzun deutsonez, Aldundiaren eginkizuna “Lurraldeko kultur ondarearen kontserbazinoa zaintzea” da, eta ez babesa daukien elementu guztien jabetzea eskuratzea.


(Bilbon, 2024ko urtarrilaren 24an). Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak Bizkaiko Batzar Nagusietan gaur adierazo dauenez, Zorrotzan dagoan Euskal Errota Handiak eraikina Bizkaian babes moetaren bat daukien ehunka elementu arkitektonikoetako bat da, eta hori kontserbetako beharra ez jagoko foru erakundeari, eraikinaren jaubeei baino. Hori bai, narriadurea saihesteko, aurton Aurrekontuetan sartutako “1,2 milioi euroko” partidearen bitartez jardutea erabagi dau Aldundiak. Horren bitartez, bere gain hartu gura ditu etenbako narriadurea saihesteko “beharrezkoak diran jarduketak”. Edozelan be, Arrizabalagak barriro be argi itxi dau Aldundiaren zeregina ondarearen kontserbazinoa zaintzea dala, eta ez eskuratzea, hori “ezinezkoa” izango litzatekelako Foru Erakundearentzat. 

Adierazo dauenez, Bizkaian babestuta dagoz “2.400 elementu, 42 baserri, familia bakarreko 78 etxe, 20 eskola, 20 burdinola, 30 errota hidrauliko eta 140 jauregi, ondare erlijiosoaz gain”. Arrizabalagak onartu dauenez, Euskal Errotak monumentu “garrantzitsua” da Bizkaiko katalogoan, zaharbarritze proiektuaren inguruko “azken barrikuntzak” azaltzeko eskatuz Ricardo Vaquero Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaiako ordezkariak ahozko galdera batean gogora ekarri deutsan lez. Erantzunean, diputatuak esan dau bere sailak bere gain hartuko dituala lehenengo zaharbarritze lanak, baina eraikinak “etorkizun propioa” izan behar dauela, “Aldundiaren tutoretzarik barik”.


EMAKUMEEN KIROLA ETA BIZKAIALDE FUNDAZINOA

Euskera, Kultura eta Kirol batzordeak EH Bilduk emakumeen kirolaren hainbat alderdi hobetzearen inguruan egin dituan ahozko erantzun-eske bi jorratu ditu. Koalizino abertzaleak jakin gura eban, alde batetik, Aldundiak berariazko protokolorik egin ete dauen eskola kiroleko talde mistoetako jokalariek futbol zelai guztietan aldagela independenteak izan daiezan. Eta bestetik, Raquel Goñi batzordekidearen bitartez, EH Bilduk Sopela Women’s Team eta Bizkaia-Durango taldeek nazinoartean lehiatzeko jasoten dituen laguntzen inguruan galdetu deutso Bizkaiko gobernuari. Dirudienez, UCIk gogortu egin ditu 2025eko denporaldirako arauak, eta horrek arriskuan jarten dau talde horreek beste herrialde batzuetako lasterketetan parte hartu ahal izatea.

Emakumezkoentzako aldagelei jagokenez, foru diputatuak esan dau Foru Aldundiak 80ko hamarkadan arautu ebala daborduko gai hori, une haretan “aitzindaria eta barritzailea” izan zan protokoloaren bidez. Protokolo horren arabera, klubek antolaketa-eredua ezarri behar dabe euren instalazinoetan, bai aldagelak txandaka partekatzeko, bai kirolarientzako lokalak edegiteko, instalazinoek horretarako aukera emoten badabe. “Oro har”, sistema horrek “behar bezala” funtzionetan dau. Goñik guztiz kontra egin deutso, arau hori ez dabela “klub guztiek” jarraitzen ohartarazoteko gurasoak bere talde politikora zuzendu dirala esanez, eta, beraz, lekuan bakotxean “azterketea” egiteko eskatu dau, “unean uneko konponbideak” bilatu ahal izateko. Udalerriek kirol instalazinoak egokitu ahal izan daiezan Batzordekidea laguntzen foru lerroa zabaltzearen alde agertu da.

Emakumezkoen txirrindulari talde bientzako laguntzei jagokenez, foru diputatuak jakinarazo dau klub horreek Bizkaia Bizkaialde Fundazinoaren bitartez eskatu ahal dituela laguntzak, baina, dana dala, argi itxi dau foru erakundeak ezin dauela bere gain hartu lehiaketearen eskakizun barrietara egokitzeko behar daben “finantziazinoaren % 100a”. Nazinoartean lehiatzeko, Federazinoak taldea osatzen daben guztien Gitxieneko Soldatearen eta Gizarte Segurantzearen ordainketea eta ekipo teknikoak eta material mobikorra martxan jartea eskatzen dau, eta horrek guztiak talde horreen aurrekontua “laukoiztu” egingo dau. Arrizabalagak azaldu dauenez, konponbideak babes pribaduak bilatzetik etorri behar dau, Aldundiak “daborduko kopuru handia jarten dauelako”.

Hori aprobetxauz, diputatuak iragarri dau aurton enpresek eta Aldundiak berak osatutako Bizkaialdek “laster” aurkeztuko dituela euren laguntzen onuradun diran erakundeak. Aurreratu dauenez, azkenean “32 klub eta 39 talde” izango dira, horreetatik “bi” mistoak eta “17” emakumezkoenak. 1,1 milioi euroko laguntzak “10” kirol modalitateren artean banatuko dira. Bultzada horren bitartez, “zazpi taldek” nazinoarteko lehiaketetan hartuko dabe parte.