AMERIKETAKO BOST HERRIALDETAKO EUSKAL ETXEETAKO GAZTEEK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DABE

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren programa bati esker Argentinatik, Txiletik, Kolonbiatik, Estatu Batuetatik eta Uruguaitik etorrita Euskadin bisitan dagozan eta euskaldunen ondorengo diran 20 persona hartu ditu.


(Gernikan, 2022ko abenduaren 10ean). Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Ameriketako bost herrialdetako hogei gazte hartu ditu gaur Gernikako Batzar Etxean. Euskal etorkinen ondorengoak diran gazte horreek Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren Gaztemundu programari esker dagoz Euskadin. Programa horren helburua XXI. mendeko Euskadi modernoaren baina bere tradizinoetan errotuta dagoanaren ikuspegia eskaintzea da. 

Gaztemundu programea, Eusko Jaurlaritzak, 1996tik, mundu osoko Euskal Etxeetako gazteei eskaintzen deutsen prestakuntza-ekimena da. Euskadi bisitetako aukera emoten dau eta, aldi berean, prestakuntza-jarduerak egiten dira. Gernikako Batzar Etxea ibilbide kultural horren derrigorrezko geltokia da, historiaren aldetik dauen garrantziarengaitik eta Euskal Herriaren ikur nagusietako bat, Gernikako Arbolea, hartzen dauelako.

Aurtengo edizinoan Ameriketako zazpi herrialdetako Euskal Etxeetako 60 gazte aurkeztu ziran. Azkenik, Argentinatik, Txiletik, Kolonbiatik, Estatu Batuetatik eta Uruguaitik etorri diran 20 gazteak hautatu ziran.