HAMAR HAUTAGAITZA AURKEZTUKO DIRA MAIATZAREN 28KO FORU HAUTESKUNDEETARA, BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN JESARLEKUREN BAT LORTZEKO LEHIAN

  • Gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritzea daukien 5 taldeei (EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PP) Vox, Escaños en Blanco, Stop, Alderdi Humanistea eta Enkartazioak Bizirik hautagaitzak gehituko jakez.
     
  • Talde horreek lehiatuko dira, Gernikan Bizkaiko lau barrutietako batzarkideak batuz 51 jesarleku lortzeko: Bilbo (14 jesarleku), Enkarterri (13), Busturia-Uribe (13) eta Durango-Arratia (10).

 

(Bilbon, 2023ko maiatzaren 2an). Hauteskunde Batzordeak antzemandako edo salatutako irregulartasunak zuzentzeko epea amaitu ostean, gaur argitaratu da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko diran hautagaien behin betiko zerrendea hiru lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan. Bizkaian, Batzar Nagusietarako lau barrutietako baterako (Bilbo, Enkarterri, Durango-Arratia eta Busturia-Uribe) 10 hautagaitza onartu dira (aurkeztu diran berberak). 

Sei taldek aurkeztu ditue hautagaitzak Bizkaiko lau barrutietan. Gaur egun Batzar Nagusietan ordezkaritzea daukien alderdiak bost dira, EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PP, eta horreei Stop plataformea gehitu beharko litxakie. Beste lau hautagai-zerrenden boto-txartelak barruti bateko edo gehiagoko hautespen-mahaietan egongo dira. Vox, Escaños en Blanco, Alderdi Humanistea eta Enkartazioak Bizirik izango dira.

Holan, 51 ordezkarietatik 15 jokoan dagozan Bilboko barrutian, gaur egungo bost taldeez (EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PP) eta Stop taldeaz gain, beste hautagaitza bi aurkeztu dira Batzar Nagusietara: Vox eta Escaños en Blanco. Bestalde, Durango-Arratiako barrutian (10 ordezkari aukeratuko dira) Alderdi Humanistea gehitu jake lau barrutietan zerrendak dabezan sei hautagaiei. Enkarterrikoan (13 batzarkide), Encartaciones Existe-Enkartazioak Bizirik plataformako eta Escaños en Blanco plataformako boto-txartelak egongo dira. Eta Busturia-Uribekoan (beste 13 ordezkari jokoan) Vox be izango da.

 

BATZORDE IRAUNKORRA

Une honetan, eta Bizkaiko Batzar Nagusi barria osatu arte, martiaren 28an Araudi eta Gobernu Batzordean osatutako Batzar Iraunkorra da Batzar Nagusietako aginteak jagoten ari dana. 15 kidek osotzen dabe: Mahaiko bost kideak, gehi hamar batzordekidek.

Lotutako artxiboak: