PERUKO GOBERNUKO GOI FUNTZIONARIOEK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DABE

  • Euskal erakundeen eredu deszentralizatua ezagutzeko dagoz Euskadin.

 

(Gernikan, 2023ko bagilaren 26an). Perutik etorritako 10 lagunek osotutako taldeak bisita ofiziala egin dau gaur Gernikako Batzar Etxera. Bertan Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak egin deutse harrerea. Gehienak Peruko Gobernuko goi funtzionarioak diran talde horren agendea kudeeteaz eLankidetza, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, arduratu da. 

Latinoamerikako ordezkaritza horren bidaiaren errazoia Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetako arduradunakaz esperientziak truketea da, Euskadin garapenaren arloko erronkei eta horreen inplementazino operatiboari, araudiari eta aurrekontuei zelan heltzen jaken ikusteko.

Peruko ordezkaritzea 10 lagunek osotzen dabe, eta eguen honetara arte egongo dira Euskadin bisitan. Horreetatik sei Gobernuko funtzionarioen goi-agintariak dira; bi Landa Garapenerako Latinoamerikako Zentroko kideak; eta beste bi, Alemaniako Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Ministerio Federalaren esku dagoan GIZ enpresako kideak.