Bardintasunerako plana

Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako II. Plana 2022-2025

Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako II. Planak 4 urteko indarraldia du, eta 2025eko abenduan amaituko da. Bardintasunaren arloan jardun onak mantentzeko estrategiak ditu, I. Planean hartutako konpromisoaren ondorioz dagoeneko erakundeak aplikatu arren. Halaber, lortzear dauden erronketara iristeko estrategiak ageri dira, I. Plana ebaluatzean identifikatu ondoren eta Batzar Nagusietako taldeek haien ekarpenak egin ostean.

Bizkaiko Batzar Nagusien "Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako I. Plana 2017-2020" aurrendaria da parlamentuen artean.

"Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako Bizkaiko Batzar Nagusien I. Plana 2017-2020" 2017ko udan hasi zan lehen pausuak emoten, Plana sustatu eta haren jarraipena egiteko eratu dan lantaldearen bitartez. Talde hori Batzar Nagusietako langileen eta batzarkide-taldeen ordezkariek osatzen dabe. Ekimen hori erronkea izan da; izan be, Espainiako estatuan Batzar Nagusiak izan dira bigarren parlamentua —Nafarroakoa izan zan lehenengoa— Bardintasun Plana abiarazoten. Plan hori ahobatez onartu zan, herri administrazinoek pertsonen artean —Batzar Nagusien kasuan, langileen eta batzarkide-taldeetako kideen artean— bardintasuna bultzatzeko berariazko politikak gauzatu behar dituela ikusi eta lanari ekin eutsielako, bardintasun politiketan ikasbide izateko erakunde politiko, sozial eta ekonomikoentzako.

Lotutako albisteak.

Ez dago emaitzarik.