Datuak eskuratzea:
Barne Informazio Sistemako datuak honako hauek baino ezin dituzte eskuratu:
-
SIIren organo arduraduneko (BISOA) pertsonek eta organo horrek barne informazio sistema kudeatzeko ahalmena eta ikerketa-espedienteak izapidetzeko ahalmena eskuordetzen dizkion pertsonak.
-
Bizkaiko Batzar Nagusien datuak babesteko ordezkariak.
-
Giza baliabideen arduradunak, baina Bizkaiko Batzar Nagusien enplegatu baten kontrako diziplina-neurriren bat ezarri behar denean soilik.
-
Legelari Nagusiak, komunikazioan adierazitako gertaeren inguruan lege-neurririk ezarri behar izanez gero.
-
Kasu bakoitzean datuen tratamendurako izendatutako arduradunek.
Barne informazio sistemaren aplikazioan jasotzen diren informazioen eta haien inguruko ikerketen erregistro-liburua dago (IBLn ezartzen diren baldintzak betetzeko). Liburu hori ez da publikoa. Liburu horretako erregistro bat edo erregistro baten atal bat honako kasu honetan baino ezin izango da eskuratu: prozedura judizial batean, agintaritza judizial eskudunaren zaintzapean, agintaritza horren autoa dela bide.
Komunikazio batean datu pertsonalak badaude, hura aurkezten duenak eskubidea dauka nor den hirugarren pertsonei ez jakinarazteko. 2/2023 Legeak baimentzen duen kasuetan baino ezin da aditzera eman nor den informatzailea (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko dena).
Datuen komunikazioa:
Barne Informazio Sistemako datu pertsonalak hirugarrenei eman ahal izango zaizkie Bizkaiko Batzar Nagusietan neurri zuzentzaileak ezartzeko edo zehapen-prozedurak edo zigor-prozedurak izapidetzeko beharrezkoa denean.
Barne informazio sistemak komunikazio anonimoak aurkezteko aukera eman behar du.
Informatzaileak nor den aditzera ematen badu, horren berri agintaritza judizialari, Fiskaltzari edo administrazio-agintaritza eskudunari bakarrik eman ahal izango zaie zigor-ikerketa, diziplina-ikerketa edo zehapen-ikerketa baterako. Horrelakoetan, informatzaileak ematen dituen datu guztiak babestuko dira arauetan ezartzen den bezala.
Informatzailea nor den inori adierazi aurretik berari azalduko zaio zer egingo den, baldin eta horrela ikerketa edo prozedura judiziala arriskuan jartzen ez bada. Agintaritza eskudunak idazki baten bidez azalduko dio zergatik ematen diren aditzera datu konfidentzialak.