Aurreko Albisteak

Argizaiola Sariak 2016

Hainbat estilo erabiliz gai ugari lantzen dituen bederatzi argazki erakusketa ikusi ahal izango dira uriko hainbat lekutan zemendiaren 10era arte, BBKk babesten dauen eta Bilboko Udalaren laguntzea daukan Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen BILBOARGAZKI ekimenaren hamargarren edizinoan. Aldi berean, ekimen horren barruan, Batzar Nagusietako erakusketa aretoak 2016ko Argizaiola Sariko lan hoberenak batzen dituan talde-erakusketea jasoko dau.

Holan, zemendiaren amaierara arte, Batzar Nagusietako erakusketa aretoak (Hurtado de Amezaga kalea, 6), Euskadiko sariketa beteranoenetakora aurkeztu diran lanen aukeraketea jasoko dau. Erakusketan argazki irabazlea, Oscar Mansok egindakoa, eta akzesitak (José Agustín Gurruchaga eta Rafa Herrero) dagoz, lehiaketara aurkeztu diran beste batzuez aparte. Erakusketea zemendiaren 11n inaugurauko da, arratsaldeko 19:30ean, eta irabazleak ekitaldi horretan egongo dira. Dana dala, daborduko argazkiak ikusi daitekez uri erdian Bizkaiko Batzarrek daben aretoan.

Lotutako artxiboak: