Aurreko Albisteak

Eratu dira Batzorde arruntak

Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiak irailaren 27an onartu dau zeintzuk izango diran Batzorde arrunten deiturak eta bakotxari jagokozan aztergaiak. Batzordeetan arloka eztabaidatzen dira Bizkaiko legebatzarrean aztertzen diran gaiak. Batzar Nagusien IX. Agintaldion zortzi Batzorde arrunta izango dira, aurreko agintaldian baino bat gitxiago.

Bazar Nagusiotan ordezkaritza atara daben lau Taldeek bihar arteko epea daukie batzorde bakotxerako ordezkari izango dabezan taldekideak izendatzeko, Araudi eta Jaurpiderako Batzorderako izan ezin, hori ekainean eratu zan eta.

Behin hori eginda, Batzar Nagusietako Lehendakariak, Ana Madariaga andreak, zazpi batzordeak eratzeko deia egingo dau datorren urriaren 3rako, eta ekitaldi horretan hautatu egingo dira Batzordekideen artean nortzuk osatuko daben Batzorde bakotxaren Mahaia, behin betikotasunez eratutakotzat jo ahal izateko.

Batzordeek batzordeburu, batzordeburuorde eta idazkari bana izango dabe; Talde bakotxak izango dauen batzordekide kopurua hauteskundeetan ataratako batzarkide kopuruaren araberakoa izango da. Horren arabera, Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ) 6 batzordekide izango ditu, Bilduk 3, Socialistas Vascos Taldeak (PSE-EE) 2 eta Bizkaiko Talde Popularrak (PP) beste 2.


Batzorde arruntek hurrengo deitura eta aginpide-arloak izango ditue:

Iraskundekoa

Ekonomia eta Ogasuna

Herri Lan eta Garraioak

Nekazaritza eta Ingurumena

Kultura eta Euskera

Gizarte Ekintza

Araudi eta Jaurpidea

Alkartezintasunetarakoa