Aurreko Albisteak

Cástor de Andéchagaren koadroa berreskuraturik

Koadroa

Enkarterrietako Museoak eta Batzar Nagusiek Enkarterriko ondarearen beste erakusgarri bat berreskuratu dabe. Cástor de Andéchaga jeneral karlistaren koadroa da. Berreskuratzeko lanei esker atera ahal izan da koadroaren egilea Antonio María de Lecuona Echániz margolari gipuzkoarra izan zala.

Cástor de Andéchaga jenerala Gordexolan jaio zan 1801eko martiaren 28an, guda-agintari karlistarik entzutetsuenetarikoa izan zan eta Enkarterriko komandante izateraino heldu zan. La Muñecas mendiganan hil eban bala-zauri batek, 1874ko apirilaren 29an, 71 urte zituanean.

Berreskuratzeko lanei esker atera ahal izan da nor izan zan egilea eta noiz egin zan koadroa: Lecuona 1878. Zalantza barik egilea Antonio María de Lecuona Echániz izan zan. Carlos VII. erregegaiaren kamarako pintore izendatu eben azken gerra karlistan.