Aurreko Albisteak

La Visitación eleizako "Bilbaina" fragatea berreskuratzen

Fragatearen maketea

Bizkaiko Batzar Nagusiek, Enkarterrietako Museoaren bitartez, Enkarterriko ondarearen beste erakusgarri bat berreskuratzeko lanak finantzitu ditue. Oraingoan, Zallako La Herrera-Ijalde auzoan dagoan La Visitación eleizako zinoparia da, “Bilbaina” izeneko itsasontziaren maketea hain zuzen.

Zinopari hori Bilboko Gotzaindegiarena da eta Gotziandegiak aldibaterako laga dau Enkarterrietako Museoaren erakusketa iraunkorrean ikusgai egon dedin. Batetik Bilboko Gotzaindegiak eta Eleiz Museoak eta, beste batetik, Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatu daben akordioari esker lortu da lagapen hori gauzatzea.

Zinopari hori “Bilbaina” izeneko itsasontziaren eskalan egindako maketa ederra da. Behar bada, itsasontzi hori izango zen 1815ean dokumentaturik dagoen “Bilbaina” zeritzona, Antonio del Casal kapitain zuena, seguruen Santurtziarra bera.