Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkari batzuek Bilbao Bizkaiaren standa bisitau dabe Parisen, mundu mailako turismo aretoan

Paris

Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkari batzuk Parisen dagoz, Bilbao Bizkaiak Parisen antolatu dan Mundu Mailako Turismo Aretoan jarri dauen standa bisitetan. Azoka hori, gaur hasi eta domekara arte egongo da ikusgai.

Batzar Nagusietako taldeak Bizkaiko Foru Aldundiak konbidau ditu, azoketan lurraldearen kanpoko sustapena zelan egiten dan ikus daien. Nazinoarteko azoketan, Bizkaiko elementu erakargarri nagusiak ezagutuarazo gura dira.

Lehen aldiz dago Bizkaia Parisko Mundu Mailako Turismo Aretoan: mundu osoko 500 erakusketari alkartzen ditu, eta 100.000 bisitari izaten ditu.