Aurreko Albisteak

Ameriketako emakumezkoak

Erakusketea

Raquel Duránek eta Amaia Vicentek Ertameriketan zehar egin dituen argazki-lanak batu eta Emakumezkoen Giza Eskubideei buruzko erakusketa atondu dabe. Mundubat erakunde humanitarioari esker, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan ikusi geinke emakumezkoek bizitza hobetzeko egiten daben burrukeari eta etenbako ahaleginari buruzko erakusketa hori.


EHUko Arte Ederretako lizentziadun horreen argazkietan agirian dagoz eskubideak lortzeko burrukan diharduen emakumezkoen indarra eta duintasuna. Argazkiak Guatemalan, El Salvadorren, Hondurasen eta Nikaraguan atara dira, eta ikusgai dagoz Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilboko Hurtado de Amezaga kalean daben erakusketa-aretoan.