Aurreko Albisteak

Kanpoko Euskal Gizataldeen bisita Gernikara

Gaur goizean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak Kanpoko Euskal Gizataldeetako kideak jaso ditu Gernikara egin daben bisitaren barruan. Topaketa horretan, Gernikako Arbolaren kimu bat emon jako Dunia Alcira Cecilia Goitia Salazar Casa Basco Brasileria – Eusko Brasildar Etxearen ordezkariari. Kimu horrek, mila urte baino gehiagoko sinboloaren leinuaren jarraitzailea dala erakusten dauen ziurtagiria daroa. Denpora gitxi barru, Sao Paulo estaduko Udal Ganbara jasoten dauen eta Brasilgo uri hori sortu eban euskaldunaren izena daroan Antxieta jauregiak Gernikako Arbolaren kimu gaztea eukiko dau.

Lotutako artxiboak: