Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusietako kontroleko lehenengo osoko bilkurea

Gernika

Batzar Nagusiek, joan dan martian onetsi zan Batzarretako agindu barria errealidade bihurtuko dabe bihartik aurrera. Gernikako Batzarretxeak Bizkaiko ordezkariak alkartuko ditu, Bizkaiko Legebatzarraren kontrolerako lehenengo osoko bilkurea egiteko. Goizeko 09:30etatik aurrera izango da, eta jjggbizkaia.eus webgunearen bitartez jarraitu ahal izango da.

Araudiaren 54.3. artikuluan hauxe xedatzen da: “Hile bakotxean behin gitxienez, kontrolerako Osokoa egingo da, izapidetzeko moduan dagozan itaunak eta erantzun-eskeak bertan gauzatzeko”. 2015-2016 epealdirako ezarri danez, talde bakotxak, gehienez, itaun bi eta ahozko hiru erantzun-eske aurkeztu ahal izango ditu. Kontrolerako Osokoetan aplikau beharreko araubidea saio epealdi horren bukaeran barrikusiko da, arauzko proposamenaren bitartez.

Biharko eguneko gai zerrendan, Unai Rementeriak zuzentzen dauen Aldundiak erantzungo dituan itaun bi eta ahozko hiru erantzun-eske dagoz, guztiak be Bizkaiko Talde Popularrak (PP) aurkeztutakoak. Popularrek “Galdakao-Etxebarri lanzaderearen gatazkeari” eta Foru Gobernuak etorkizunean “olgau gura dauen” esparru juridikoari eta politikoari buruzko itaunak egingo deutsiez Aldundiari.

Erantzun-eskeen txandan, Aldundiak hainbat gairi buruzko azalpenak emon beharko ditu: 2015ean bizitza independenteari laguntzeko egitaraurako partidea handituko dauen ala ez, Ekarpenen Legearen “atzerapena”, eta metroaren 4. linea.

Lotutako artxiboak:

Lotutako estekak: