Eratu dira Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzordeak
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak banan-banan deitu deutse gaur goizean Bilboko egoitzan baieztu diran batzarkide-taldeek batzorde bakotxerako izendatutako batzarkideei, ordena honetan: Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordea; Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea; Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako Batzordea; Euskera eta Kulturako Batzordea; Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Batzordea; Gizarte Ekintzako Batzordea; Enplegu, Gizarteratze eta Bardintasunerako Batzordea; Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesinorako Batzordea; Batzarkidearen Estatutuaren Batzordea; Eskaeretarako eta Herritarrakazko Hartu-Emonetarako Batzordea eta Araudi eta Jaurbiderako Batzordea.
Egin beharreko bozketea egin ostean –batzorde bakotxa aukeratzeko bozketa bi egin behar izan dira, bigarren itzulian Idazkaria aukeratzeko–, batzorde bakotxaren Mahaia eratu da, Batzarretako Mahaiko kideek osatuko daben Araudi eta Jaurbiderako Batzordea izan ezik. Batzorde horretako kideak joan dan ekainean aukeratu ziran, Batzar Nagusiak eratzeko osoko batzarrean. Batzorde bakotxa lehendakari batek, lehendakariorde batek, idazkari batek eta hamabi kidek osatuko dabe, Batzarretako Araudi barriak adierazoten dauen moduan bost kide, batzarkide-taldeko bana, izango dituan Batzarkidearen Estatutuaren Batzordea izan ezik.
Euzko Abertzaleak batzarkide-taldea batzorde honeetako buru izango da: Iraskunde, Gobernamentu Ona eta Gardentasuna; Ekonomia eta Ogasuna; Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapena; Euskera eta Kultura; Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala; Gizarte Ekintza; Eskaerak eta Herritarrakazko Hartu-Emonak; eta Araudi eta Jaurbidea.
Euskal Sozialistak taldeari jagokonez, Enplegu, Gizarteratze eta Bardintasunerako batzordearen eta Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesinorako Batzordearen buru izango da.
Bozketen emaitzak ikusita, EH Bilduk Batzarkidearen Estatutuaren Batzordearen agintea izango dau bere esku, baina Josu Unanue talde horren bozeroaleak adierazo dauenez, bere ukoa aurkeztuko dau idatziz Batzarretako organuen aurrean, Idazkari aukeratuak izan diran EH Bilduko beste bost ordezkariek egingo daben moduan, euren eretxiz Batzarretako organu horreetako Mahaiak aukeratzeko prozesua “ez dalako gardena izan”.
Modu berean, Podemos Bizkaiko ordezkariek adierazo dabe batzordeen aretoan uko egingo deutsela beste lau batzorderen Idazkaritzei, EAJ-PNV eta PSE taldeek erakutsi daben jarreraren aurrean “protesta egiteko”. Alderdi bi horreek Lehendakaritzarako euren hautagaien aldeko botoa emon dabe lehenengo bozketan, eta beste talde batzuetako (EH Bildu eta Podemos) ordezkarien alde bigarren bozketan, batzorde bakotxeko Idazkaritza aukeratzeko orduan.
Bizkaiko Talde Popularrak, bere aldetik, batzordeetan ordezkari bakarra daukan arren, bederatzi batzordetako lehendakariordetzea lortu dau, EH Bildu eta Podemos Bizkaia taldeek zurik bozkatu dabelako.
Batzorde bakotxeko mahaia holan eratuta geratu da:
IRASKUNDE, GOBERNAMENTU ONERAKO ETA GARDENTASUNERAKO BATZORDEA
Lehendakaria: Zuriñe Argatxa (EAJ-PNV)
Lehendakariordea: Javier Ruiz (PP)
Idazkaria: Joseba Gezuraga (EH Bildu)
EKONOMIA ETA OGASUNEKO BATZORDEA
Lehendakaria: Jon Andoni Atutxa (EAJ-PNV)
Lehendakariordea: Javier Ruiz (PP)
Idazkaria: Mª Asunción Merinero (Podemos)
EKONOMIAREN ETA LURRALDEAREN GARAPENERAKO BATZORDEA
Lehendakaria: Oscar Arana (EAJ-PNV)
Lehendakariordea: Jesús Isasi (PP)
Idazkaria: Idoia Fernández (EH Bildu)
EUSKERA ETA KULTURAKO BATZORDEA
Lehendakaria: Jon Sánchez (EAJ-PNV)
Lehendakariordea: Arturo Aldecoa (PP)
Idazkaria: Elsa Pamparacuatro (Podemos)
IRAUNKORTASUNERAKO ETA INGURUNE NATURALERAKO BATZORDEA
Lehendakaria: Irene Edesa (EAJ-PNV)
Lehendakariordea: Arturo Aldecoa (PP)
Idazkaria: Asier Vega (EH Bildu)
GIZARTE EKINTZAKO BATZORDEA
Lehendakaria: Ana Esther Furundarena (EAJ-PNV)
Lehendakariordea: Eduardo Andrés (PP)
Idazkaria: Nuria Atienza (Podemos)
ENPLEGU, GIZARTERATZE ETA BARDINTASUNERAKO BATZORDEA
Lehendakaria: Begoña Gil (PSE-EE)
Lehendakariordea: Eduardo Andrés (PP)
Idazkaria: Zigor Isuskiza (EH Bildu)
GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA LURRALDEAREN KOHESINORAKO BATZORDEA
Lehendakaria: Iñaki Jerónimo (PSE-EE)
Lehendakariordea: Jesús Isasi (PP)
Idazkaria: Neskutz Rodríguez (Podemos)
BATZARKIDEAREN ESTATUTUAREN BATZORDEA (Batzorde iraunkorra)
Lehendakaria: Josu Unanue (EH Bildu)
ESKAERETARAKO ETA HERRITARRAKAZKO HARTU-EMONETARAKO BATZORDEA (Batzorde iraunkorra)
Lehendakaria: María Presa (EAJ-PNV)
Lehendakariordea: Eduardo Andrés (PP)
Idazkaria: David Lopategi (EH Bildu)
ARAUDI ETA JAURBIDEA (Aurretik aukeratutako batzorde iraunkorra)
Lehendakaria: Ana Otadui (EAJ-PNV)
Lehendakariordeak: Begoña Gil (PSE-EE) eta Joseba Gezuraga (EH Bildu)
Idazkariak: Koldo Mediavilla (EAJ-PNV) eta Elsa Pamparacuatro (Podemos)