Astelehenean eratuko dira Bizkaiko Batzar Nagusietako batzorde arruntak
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak banan banan deituko deutse batzarkide-taldeek batzorde bakotxerako (Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordea; Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea; Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako Batzordea; Euskera eta Kulturako Batzordea; Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Batzordea; Gizarte Ekintzako Batzordea; Enplegu, Gizarteratze eta Bardintasunerako Batzordea; Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesinorako Batzordea) izendatutako batzarkideei. Batzorde bakotxeko Mahaia eratzeko bozketea egingo da eta hortik urtengo dabe batzordeko batzordeburu batek, batzordeburuorde batek, idazkari batek eta enparauko hamabi batzordekideek.
Joandako astean izandako batzarrean, Taldeburu-Batzarrak ahobatez onartu eban batzorde arrunten kopuruaz, izenaz eta eskumenen eremuaz Mahaiak egindako proposamena. Batzorde arruntez ganera, beste hiru batzorde iraunkor dagoz Araudia halan aginduta. Batzorde arruntek izen eta eskumen honeek izango ditue:
I. Iraskunde, Gobernamentu Onerako eta Gardentasunerako Batzordea
Eskumenak:
- Ahaldun Nagusia.
- Ahaldun Nagusiaren Kabinetea.
- Administrazinoa, zerbitzuak eta funtzino publikoa.
- Udal hartu-emonak.
- Larrialdien kudeaketea.
- Administrazinoaren modernizazinoa.
- Gobernamentu ona eta gardentasuna.
- Lurraldearen administrazino antolaketea.
- Erakunde garapena.
II. Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea
Eskumenak:
- Aurrekontuak egitea eta onartzea.
- Aurrekontu kudeaketearen kontrola eta jarraipena.
- Aurrekontuaren eta Kontu Orokorraren kitapena.
- Ondare araubidea eta kudeaketea.
- Katastroa eta zerbitzuak.
- Zerga araubidea eta kudeaketea.
- Finantza araubidea.
III. Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako Batzordea
Eskumenak:
- Enpresen sustapena.
- Ikerketa eta teknologia garapena.
- Turismoaren sustapena.
- Errepideak.
- Herri lanak.
- Lurraldearen garapena.
IV. Euskera eta Kulturako Batzordea
Eskumenak:
- Kultura ondarea.
- Euskera.
- Kulturearen hedapena.
- Museoak eta liburutegiak.
- Kirola.
- Aisialdia eta astialdia.
V. Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Batzordea
Eskumenak:
- Ingurumena.
- Nekazaritza.
- Abeltzaintza.
- Basoak.
- Landa azpiegiturak.
VI. Gizarte Ekintzako Batzordea
Eskumenak:
- Gizarte administrazinoa eta sustapena.
- Autonomia pertsonala.
- Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea.
- Bizkaiko Tutoretza Erakundea.
VII. Enplegu, Gizarteratze eta Bardintasunerako Batzordea
Eskumenak:
- Enplegua.
- Gizarteratzea.
- Bardintasuna eta garapenerako lankidetza
VIII. Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesinorako Batzordea
Eskumenak:
- Garraioak.
- Urigintza.
- Mugikortasuna eta lurraldearen kohesinoa.
Horreez ganera, hiru batzorde iraunkor izango ditue Batzar Nagusiek:
IX. BATZARKIDEAREN ESTATUTUAREN BATZORDEA
Eskumenak: Araudiak emoten deutsazanak.
X. ARAUDI ETA JAURBIDERAKO BATZORDEA
Eskumenak: Araudiak emoten deutsazanak.
XI. ESKAERETARAKO ETA HERRITARRAKAZKO HARTU-EMONETARAKO BATZORDEA
Eskumenak: Araudiak emoten deutsazanak.