Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDA: OTSAILAK 5. Haurdun dagozan adinbakoentzako programea sortzea eta banaketa prozesuan dagozan bikoteentzako laguntza-neurriak ezartea proposatzen dabe batzarkide-taldeek Gizarte Ekintzako Batzordean

Bilbon, 2015eko otsailaren 4an

Batzar Nagusietako Gizarte Ekintzako Batzordea lehenegoz batuko da aurten eguenean, otsailaren 5ean. Batzarkide-taldeek proposatutako neurrien artean, Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bi nabarmentzen dira, bata haurdun egonik gizarte bazterketa arriskuan dagozan adinbakoentzako laguntzarako eta aholkularitza psikologikorako egitaraua sortzeari buruzkoa eta bestea, banaketa prozesuan dagozan bikoteentzako laguntza-neurriak ezarteari buruzkoa.

Alde batetik, PP alderdiak gura dau Aldundiak programa bat sortzea, hirugarren sektoreko erakundeakaz batera, haurdun egonik gizarte bazterketa arriskuan dagozan adinbakoentzat. Eta popularrek eskatu egiten deutsie be Foru Aldundiari azterlan bat egin dagiala, ikusteko zeintzuk neurri hartu leitekezan ezkontza apurtzearen ondoriozko bizikidetza-unidadeak banatzeko prosezuak dirala-ta egoera txarrean, bardin animikoa zein ekonomikoa, dagozan pertsonei laguntzeko.

Beste alde batetik, EH Bildu taldeak Arauz Besteko Proposamen bat dauka aurkeztuta, Batzar Nagusiek eskatu deioen “Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailari, Lurralde Historikoko Adinekoen Egoitzetan eta Eguneko Zentroetan egindako ikuskaritzen urteko Txostena, era monografikoan aurkeztuko duen bezalaxe, adin txikiko zentruetan, MENAS, emakume erasotuenetan, zein gainontzeko zentroetan egindako ikuskaritzen urteko Txostena, urtekitaldi bakotxari jagokona, era monografikoan Gizarte Ekintzako Batzordean urtero-urtero aurkeztea”. EAJ alderdiak zuzenketa-eske bat aurkeztu dau, azkeneko testuan baliabideen izen ofizialak agertu daitezan, batzuk kanpoan geratu ez daitezan eta beste batzuk errepikatu ez daitezan.

Batzordearen bilera berean Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako Foru Diputatuaren batzorderatzea gauzatuko da, Bizkaiko Talde Popularrak eskatuta, lagundu bako adingabeko atzerritarrentzako Loiuko harrera-etxean gertatutako “irregulartasunak” azaltzeko, horren ondorioz zentroa “itxi egin leitekelarik hemendik egun gitxira”.

Batzordearen amaieran EH Bildu Taldearen galdereari erantzun beharko deutso Aldundiak, hurrengoari hain zuzen be: “Zer nolakoa da Aldundiak duen zaintza estalduraren eredua eta zeri erantzuten dio?” EH Bilduren ustez, “Asistentzia Pertsonalerako Diru Laguntzen (PEAP) eskabide kopurua Gizarte Ekintza Sailaren aurreikuspenen azpitik badago (…)Bizkaiko Foru Aldundiaren apustuen norazkoan eta inbertsioetan aldaketa sakona burutu beharko litzateke”.

Lotutako artxiboak: