Aurreko Albisteak

Gernikako Haretxaren landarea sartzeko ekitaldia Bilboko Euskadi enparantzan

Bilbon, 2015ko urtarrilaren 24an

Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariak Bilboko Euskadi enparantzan bildu ziran zapatuan Gernikako Haretxaren landarea sartzeko ekitaldian, “bilbotar eta bizkaitar guztiak biltzen dituan ikurra” da-ta. Bertan izan ziran, besteak beste, Ibon Areso Alkatea, Jon Andoni Atutxa Bizkaiko Batzar Nagusietako lehenengo idazkaria, eta Bilboko udaleko beste ordezkari batzuk.

Euskadi enparantzan landarea sartzeko ekitaldian, ohorezko aurreskuaren ondoan, Alkate jaunak egindako hitzaldian azpimarratu egin eban Gernikako Haretxak daukan garrantzia, “bilbotar eta bizkaitar guztiak biltzen dituan ikurra” dan aldetik.

Bilboko alkateak Jon Andoni Atutxa Bizkaiko Batzar Nagusietako lehenengo idazkariaren eskutik ziurtagiria jaso eban, non egiaztaturik dagerren sartutako haretxa Gernikakoaren oinordeko dala, belaunaldiz belaunaldi euskaldunen askatasunen ikur izan danarena.

Ekitaldiko hitzaldietako baten, Bilboko alkate jaunak adierazo dau Gernikako Haretxa “batasunaren ikur dala, euskaldun guztiak zalantza barik biltzen dituana”. Alkate jaunak ganeratu eban “ona dala Bilbok batasun ikurrak izatea”.